Koloreetan inprimatutako litografia. Falangeren ikurraren gainean, emakume baten soina erreproduzitzen du. Gizarte Laguntzako uniformea darama jantzita, eta haur bat du besoetan. Testu hau du: "Bilbao / Agosto / Exposición / y Tómbola / Auxilio Social".
"Gizarte Laguntza" giza sorospenerako edo laguntzarako elkarte bat izan zen, 36ko gerran eratutakoa. Ondoren, Espainiako Falangeren Emakumeen Atalean sartu zuten. 1936an sortu zuen, "Neguko laguntza" izena jarrita, Mercedes Sanz Bachillerrek, eta boluntarioek ematen zuten arreta. Gerrako alargunei eta umezurtzei janaria ematen aritzen zen. 1937an Gizarte Laguntza izena hartu zuen, jarduteko eremua zabaldu zuen, eta jantokiak eta sukaldeak, etxe-sehaskak, haurtzaindegiak, umezurtzentzako etxeak... sortu eta kudeatu zituen.