EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Samaniego ekisaindua

Salcedo, Sancho de - XVI. mendearen hasiera

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0434
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Urre gaineko zilarra
Neurriak:
59 x 22,1 x 19,4 cm
Data:
XVI. mendearen hasiera
Sarrera-data eta -datuak:
1999. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua. Jasokundearen Parrokia, Samaniego (Araba)
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. Jasokundearen parrokia. Samaniego (Araba)
Describapena

Elizatxo baten irudiko ekisaindua, hexagono irregularreko oineko bi gorpuzduna. Lehiarkia gordetzen duen gorputz nagusiaren leihoek trazeria flamigeroak dituzte arku konopial batzuen azpian, handienek ezik, horiek, bai atzekaldean bai aurrekaldean, irekita bait daude; ertzetan kontrahormak jarri dira, arbotanteekin eta pinakuluekin. Goikaldeko gorputzak antzeko arku eta trazeriak ageritu ditu, bai eta kontrahormak eta pinakuluak ere. Errematea trazeria kalatu berdintsuak eta gurutze latino bat duen piramide erako teilatuarekin eman zaio. Elizatxoaren azpian alderanztutako piramide-enbor bat dago, eta horren ondoan lotunea, goikaldeko egitura bera xinpleago ematen duten bi gorputzez eta hexagono erregularreko kalostra kalatu batez osatua. Oi launa baino lehen hiru gorputz txiki daude, eta horietan goilara erako gingilak. Profil konopialeko zabalguneekin tartekatzen dira, azalera landare-dekorazio simetrikoaz eta aipatu harmarria aingeru-irudi batez hornitu direlarik. Ekisaindu honen marrak ezezagunak dita eta ikerlan hau burutzeko pieza aztertzerakoan bilatu genituen. Gure ustez Santo Domingo de la Calzadako markakoa da, eta XVI mendeko ereduaren (igitai batez zulatutako enborreko zuhaitza, albo banatan olio bat eta olilar bat dituelarik) lehen aldakutza ezaguna da. Giza-orudia oso zakartuta dago, ez zaio praile-jantziari eta eskuan daikanari antzik ematen, baina dudarik gabe, Santo Domingo bera da, azpikaldeko hizkiek izen hori ageri bait dute. Beste marka, antza denez, egilearena da eta, ezezaguna izan arrn, bariduri Santiago Salcedo dela. Pieza argazkian ikusi eta uste genuen Burgosekoa zela; izan ere, XV mendean Burgoseko zilargintzan egin eta leku askotara zabaldutako ekisaindu-eredukoa da, Burgos inguruko lurralderen batean landua seguruenik. Eredua Errege katolikoen artearen erakusgarri da, baina gutxienez XVI mendeko lehen mende herenarte erabili zen. Egitura aldatu gabe errenazimenduko dekorazio-osagaiak erantsi zitzaion pieza honi. Bestalde, gotikoen artean -Samaniegokoa, esate baterako- honako hauek azpimarra daitezke: Adan zilargile ospetsuaren San Pedro era San Felices, Burgoseko Padilla de Abajoak; Burgosekoak, halaber, Santa Gadea del Cid, Mahamud eta Pedrosa del Príncipe; Tamara eta Astudillo Palentziakoak (bigarrena errenazimenduko ereduko oinekoa da, Valladoliden markatutakoa), eta Estocolmo Museo Nazionala. (José Manuel Cruz Valdovinos)

Eraskuketak

1989-1990. Mirari. Herri bat artearen bila. Gasteiz, Amárica Aretoa. 1989/12/23-1990/02/15.

1992. Plateria Errege Katolikoen garaian (1414-1516). Madril. 1992/10/26-1992/12/27.

Erreferentzia bibliografikoak

ENCISO VIANA, Emilio. Arciprestazgo de Laguardia , En: ENCISO VIANA, Emilio; Julián CANTERA ORIVE. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Rioja Alavesa. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal , tomo 1. 1967, p. 146, il. b/n n. 248

BRASAS EGIDO, José Carlos. La platería palentina. Palencia, Probintziako Diputazio, 1982, 34 or.

EGUÍA LÓPEZ DE SABANDO, José ; Felicitas MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO. El estímulo renovador del Gótico , En: LLANOS ORTIZ DE LANDALUCE, Armando (dir.). Álava en sus manos. Vitoria-Gasteiz: Arabako Kutxa , tomo 4. 1983, p. 104, il. col. p. 103

ANDRÉS ORDAX, Salvador. Arte , En:FERRER REGALES, Manuel; et al. País Vasco. Madrid: Publicaciones de la Fundación Juan March, (colección Tierras de España) . 1987, p. 204

PORTILLA VITORIA, Micaela J. Mirari: Herri bat artearen bila [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1989, 384, 386 or., 385, 387 or. il. kol.

CRUZ VALDOVINOS, Jose Manuel. Platería en la época de los Reyes Católicos. Madrid, Central Hispano Fundazioa, 1992, 184 or., 185 or. il. kol.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. La platería en la Diócesis de Vitoria (1350-1650). Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia , 1997, 464 or., 835-836 or. il. z/b

BARTOLOMÉ ARRAIZA, A.; OLAGUER FELIÚ, F. de. Artes decorativas II , En: Summa Artis. Madrid: Espasa-Calpe , volumen XLV. 1999, p. 532

MARTÍN VAQUERO, Rosa. Zilarraren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, p. 204

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. Arte Gotikoa Araban. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1999, 138 or.

BARRÓN GARCÍA, Aurelio. La platería en Castilla y León , En: El arte de la plata y de las joyas en la España de Carlos V . 2000, p. 49

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. El intercambio artístico en el gótico: la circulación de obras, de artistas y de modelos. Salamanca, Salamancako Pontifize Unibertsitatea, 2013, 227, 229-230 or., 228 or. ir. kol.

HERRERA HERNÁNDEZ, Victoria Eugenia. El arte de la platería en la Catedral de Calahorra (La Rioja). Siglos XV-XIX [tesis doctoral]. Logroño, Argitalpen Zerbitzua. Errioxako Unibertsitatea, 2017, 26, 488 or.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 90-91, 97, ir. kol. or. 97

Lotutako erreferentzien zerrenda

BARRÓN GARCÍA, Aurelio. "Miguel de Espinosa y Francisco de Pancorbo, autores de las cruces de Ezcaray, Villar de Torre y Ojocastro", Berceo , 128. 1995, pp. 91-111

Interneteko baliabideak

"Custodia de Samaniego. Sancho de Salcedo [Auñamendi]"

"Custodia de la iglesia de la Asunción de Nuestra Señora de Samaniego, Álava [Photo Araba]" [Kontsulta: 30/05/2021]

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

Dokumentuak
Jatorria

Jasokundearen parrokia, Samaniego, Araba 1978. Arabako Foru Aldundiaren gordailua. Jauretxeko oratorioa 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria