Barnekoa. Estudioko argazkia enmarkatuta, Modesto Arana Ruiz de Azua (Aramaio 1827 -- Bilbo 1936) eta Antonia Ormaetxe Barandain (Legutio 1877) senar-emazteena. Bilboko Bidebarrieta kalearen 2.ean 1909an Arana ostatua sortu zuten. Soineko argazkia da, eta biak ala biak ilun jantzita daude. Gizonak hiru piezako janzkia darama, lepo gogorreko alkandora eta gorbata marraduna. Antoniak, berriz, lepo biribileko eta mahuka luzeko soinekoa darama, ilea motots batean bilduta, belarritakoak, gurutze bat kate batetik zintzilik eta urrezko orratza, paparrean gurutzatua. Argazkia kartoi mehe bati itsatsita dago eta kartoi hori beste bati. Kristala du eta urre koloreko zurezko laukia, eta argazkilaritza estudioaren izena eta helbidea idatzita ditu: Rosaenz.