EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Oceanía" kromo-bilduma

Publicaciones Reunides, S.A. - 1968

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/1574
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
A= 26,5 cm; An= 21,3 cm
Data:
1968
Describapena

"Oceanía" izenburua duen kromo albuma, Bartzelonan plazaratu zuena Publicaciones Reunidas SA argitaletxeak 1968. urtean. Koloreetan inprimatutako kartoi meheko azalek eta 24 orri zenbakituk osatzen dute; orrietan espazioak laukietan banatzen dira, guztira 94, eta bertan kromoak itsatsi behar ziren; kromoak ere koloreetan inprimatu ziren. Laukien azpian zenbait testu lerro daude, eta kontinentearen historia, flora, fauna, erritu eta ohiturei buruzko alderdiak azaltzen dira. Kromoak Gallina Blanca SA enpresak merkaturatutako "Dunkin" txikleen bilgarrietan etortzen ziren; enpresa horrek haurren eta irakasleen artean zozkatzeko hainbat sari eskaintzen zituen album osoa adierazitako helbidera igorriz gero. Albuma ez da osorik iritsi, 21 kromo falta zaizkiolako. Bildumak egiteko kromo albumak plazaratzea bezeroak erakarri eta fidel bihurtzeko teknika ezagunenetako bat izan zen, eta mota guztietako produktuen publizitate euskarri gisa erabili zen. Kromoetan gai ugari lantzen ziren, mota guztietako ezagutzaren dibulgazioari lotutakoak; XX. mendearen hasieran lotura estua izan zuten tabakoarekin eta haurrek kontsumitzen zituzten elementuekin (txokolateak eta gozokiak).

Multimedia galeria