Philips N2506 markako kasete grabagailua. Alboak zurez estalita dituen metalezko tresna da. Goiko aldean kaseta sartzeko eremua, hiru zenbakiko kontagailu mekaniko bat, zarata murrizteko botoia, grabazio neurriaren kontrolagailua eta kaseta ateratzeko eta grabazioa eteteko botoi bana daramatza. Ertzean ere beste bost botoi ditu, zinta erreproduzitu, birbobinatu, gelditu eta grabatzeko. Atzeko aldean kablea eta entxufea daude, baita irrati eta mikrofonorako konektoreak ere.