EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Dolores Ibáñez de Aldecoaren bustoa

Mogrobejo, Nemesio

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
3011
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Eskaiola berdez patinaduna
Neurriak:
72 x 47 x 30 cm
Gaia:
Data:
1897
Sarrera-data eta -datuak:
2004. Bilboko Windsor Kulturgintzari erosketa
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Nemesio Mogrobejok (1875-1910) euskal eskulturaren korronte modernoa ordezkatzen du. Hogeita hamabost urterekin hiltzeak eteten duen ibilbide garrantzitsua duen artistaren adibide argia da.

Mogrobejok Bilbon jaso zuen bere lehenengo prestakuntza, eta Federico Sáenzen tailerreko eskolak eta Arte eta Lanbide Eskolakoak hartzen zituen aldi berean; gainera, Anselmo Guinea margolariaren marrazketa eta modelatu eskolak jasotzen zituen. 1894an Bizkaiko Foru Aldundiaren pentsioa jaso zuen, eta Parisera joan zen. Bertan eskultura klasikoaren berri izan zuen, Julian Akademiako eskoletara joan zen, eta Paco Durrioren tailerrean lan egin zuen. Bere emaztea ere bertan ezagutu zuen: Paula Scheneck Austriako artista bat zen, sekulako sentikortasuna zuena eta Mogrobejorengan eragin handia izan zuena. Paularen eta beren semearen heriotzak artistarengan tristura handia eta haren ibilbide artistikoan aldaketa garrantzitsua eragin zituen, artea giza sentimenduaren irudikapen sinboliko gisa ikusten hasi baitzen. Italiatik bidaiatu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren pentsio bati esker, baina berehala tuberkulosia hartu eta Gratzen hil zen 1910ean.

Arabako Arte Ederren Museoko bildumaren lana, Dolores Ibañez Aldekoaren bustoa izenekoa, artistaren aldi modernistakoa da, eta 1897ko data darama (Pariseko egonaldia). Julián Ibañez Aldekoa margolariaren arreba irudikatzen du, eta eskaiolaz eginda dagoen arren, berdez margotuta dago, brontzea imitatu nahian. Horri esker, efektu estetikoei eustea ez ezik, pieza hobeto kontserbatzea ere lortu da. Lanak modelatu leuna du, batez ere aurpegiaren gunean. Hori ez dator bat lepo eta jantzien gunean lortzen den uhin mugimenduarekin. Halaber, oinarrian ikus daitezkeen erreferentzia organikoak azpimarratu behar dira.

Eraskuketak

1984-1985. Escultura vasca, 1889-1939. Bilbo, Banco de Bilbao, San Nikolas eraikina. 1984/12/01-1985/01/31.

2006. Arabako Arte Ederren Museoa. 2004-2005 eko eskuratzeak . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2006/02/15-2006/05/01.

2006. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2006/07/04-2006/10/15.

2014. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2014/05/16-2014/10/19.

Erreferentzia bibliografikoak

Escultura vasca 1889-1939 [cat.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1984, il. b/n. p. 27

SAENZ DE GORBEA, Xabier. Escultura y escultores vascos , Ondare. Cuaderno de Artes Plásticas y Monumentales. Revisión del Arte Vasco entre 1875 - 1939 , 23. 2004, il. b/n. p. 119

CORRAL, Beatriz. Bellas Artes de Álava ofrece un recorrido histórico por el arte vasco , El Correo . 15/07/2006, il. b/n. p. 80

SÁENZ DE GORBEA, Xabier. Escultura vasca en Gasteiz , Deia . 23/09/2006, il. p. 87

ARREGUI BARANDIARAN, Ana; Sara GONZÁLEZ DE ASPURU HIDALGO. Arabako Arte Ederren Museoa. 2004-2005eko eskuratzeak = Museo de Bellas Artes de Álava. Adquisiciones 2004-2005 [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2006, pp. 22, 78, 162, il. col. p. 163

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2006, il. col. p. 15

MANTEROLA ISPIZUA, Ismael. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2014, p. 128, il. col. p. 129, p. 226, p. 229

Esku artean. Dolores Ibáñez de Aldecoaren bustoa. Nemesio Mogrobejo. Vitoria-Gasteiz, 2014.

Lotutako erreferentzien zerrenda

SAIZ VALDIVIELSO; Alfonso Carlos. Nemesio Mogrobejo: la escultura en carne mortal. Bilbao, Muelle de Uribitarte Ediciones, 2006.

MOGROBEJO, Endika. Vida y obra del escultor bilbaíno Nemesio Mogrobejo. Bilbao, Editorial Heráldica y Genealogía Mogrobejo-Zabala, 2023.

Interneteko baliabideak

"Mogrobejo Abasolo, Nemesio [Auñamendi Entziklopedia]" [Kontsulta: 15/10/2024]

"Nemesio Mogrobejo [Wikipedia]" [Kontsulta: 15/10/2024]

Dokumentuak
Jatorria
  • Windsor Kulturgintza, Bilbo
  • 2004. Arabako Foru Aldundiak eskuratzea

Multimedia galeria