EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

San Joan txiki

Martínez Montañés, Juan - 1600-1633 aldera

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0170
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Egur landua, polikromatua eta urreztatua
Neurriak:
77,5 x 27 x 18 cm (osoa) 65 x 27 x 18 cm (Haurra) 18 x 22,5 x 7 cm (bildotsa) 12,5 cm (idulkia)
Estilo:
Data:
1600-1633 aldera
Sarrera-data eta -datuak:
1998. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. Santa Maria Katedrala. Vitoria-Gasteiz (Araba)
Describapena

San Joan Bataiatzailea Haurrabiluzik irudikatzen da, galloiak dituen urrezko idulki baten gainean. Zur polikromatuko tailla zoru harritsu baten itxura duen oinarri batean jarrita dago, basamortuan izan zuen erretiroari erreferentzia eginez. Arkumea eta ezkerreko eskuan bandera gorria duen gurutze zutoihala ditu lagun; bi elementu horiek bere ikonografiari dagozkio. Eskuineko eskuaz arkumea seinalatzen du, Kristoren sakrifizioa iragarriz. Joan Bataiatzailea profeta, martiri eta Kristoren aitzindari izango zen. Tailla kontu handiz modelatuta dago. Bere gorputzaren pisua eskuineko hankan pausatzen da baina, dirudienez, beste hankara aldatzear dago; enborra, berriz, bere ezkerrerantz pixka bat okertuta dago. Gorputz mardul samarra du, baina ondo definitua, eta iztai-kurba irtena eta ondo markatua. Proportzioan, hanka motzak ditu. Burua eskuinerantz biratzen da pixkat.Bere aurpegiak masaila oso mamitsuak ditu, eta horien artean ahoa eta kokotsa hondoratuta geratzen dira; begiak gaztainakolorekoak dira, bekoki gainean kizkurtutako ile lodietan pilatzen den ilea bezalaxe. Bere espresioa bizia da, ikusleari begiratzen dio bere iragarle lana egiten bezala. Contrapostoak, burua apur bat albo batera izateak, besoaren keinuak apuntatzen eta zutoihal inklinatuak Martínez Montañesen eta bere zirkuluaren jarrera klasikoa salatzen duen mugimendu motela ematen diote, zeinari pieza hau egozten zaion. Martínez Montañés (1568-1649) Alcalá la Realen (Jaen) jaio zen eta Granadan ikasi zuen Pablo de Rojasekin. Ondoren, Sevillan ezarri zuen bere lantegia, orduan oso hiri jendetsua bera, artista ugarirekin. Montañesen estiloaren eragina Sevillan garatu zen eskolara zabaldu zen eta handik beste toki batzuetara. Bere lan batzuk eredu bihurtu ziren eta oso hedapen handia izan zuten, baita Amerikan ere. Trentoko Kontzilioaren ondorengo garaian, Sevillan bizi izan zuena Martínez Montañesek, estilo dramatiko eta biziki deboziozko kultura barroko eta manierista bat zegoen finkatua. Martínez Montañesen lantegiak, aldiz, kutsu naturalistagoa du. Sevillako imajinagintza eskolako eskultorerik nabarmenena izan zen, batez ere XVII. mendearen lehen erdian, non Juan de Mesa kordobarra izan zuen ikasle gailena.

Eraskuketak

1995. Vitoria-Gasteizko eta Araban inportatutako Barrokoa. Eskultura eta Pintura. Gasteiz, Amarica Aretoa. 1995/04/07-1995/07/09.

1998. Gizonaren Semea. Kristoren aurpegia artean. Madril, Udal Museoa. 1998/09/23-1998/11/25.

2000-2001. Arabako museoak. Ondare ezezaguna. Madril, Santander Central Hispano Fundazioaren Erakusketa Aretoa. 2000/12/14-2001/02/04.

2005-2006. Mezu gurutzatuak. Denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz. Gasteiz, Artium. 2005/03/16-2006/02/12.

2018-2020. Mihise atala berria. Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. 2018/06/20-2020/07/26.

Erreferentzia bibliografikoak

AZCÁRATE RISTORI, José Mª de. Catedral de Santa María , l , tomo 3. 1968, p. 106, il. b/n p. 126-127

TABAR ANITUA, Fernando. Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko eta Araban inportatutako Barrokoa: Eskultura eta Pintura [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1995, 75-76, 182, 184-185 or., 183 or. il. kol.

VÉLEZ CHAURRI, J. Javier. Barroco , En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte. Vitoria-Gasteiz: Gasteizko Udala. , Volúmen 2. 1997, p. 412, il col. p. 400

ÍÑIGUEZ Y RUÍZ DE CLAVIJO, Manuel (coord.). El hijo del Hombre: El rostro de Cristo en el arte. Madrid, EDICE, Espainiako Gotzainen Batzarraren Editoriala, 1998, 22, 82 or, 61, 83 or. ir. kol.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Arte Barrokoa Araban. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia , 1999, 58 or.

LÓPEZ LÓPEZ DE ULLÍBARRI, Félix. Sarrera , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, p. 27

SÁENZ PASCUAL, Raquel. Oholaren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantxa DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren. Museoa . 1999, pp. 27, 149

TABAR ANITUA, Fernando. Pintura y escultura de los siglos XVI y XVII en Álava , En: LÓPEZ MERÁS, Rosario; Sara GONZÁLEZ DE ASPURU (coord.). Museos de Álava. un patrimonio desconocido [catálogo]. Madrid: Fundación Santander Central Hispano . 2000, p. 38, il. col. p. 79

AZKARATE GARAI-OLAUN, Agustín. Catedral de Santa María. Vitoria-Gasteiz: Plan Director de Restauración. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2001, 228 or.

PLAZAOLA ARTOLA, Juan. Del Gótico al Renacimiento , En: Historia del Arte Vasco. Lasarte-Oria: Ostoa S.A. , volumen 2. 2002, p. 399, il. col. pp. 399 , 403

ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro L.; José Javier VÉLEZ CHAURRI. Arte Moderno , En: CASTAÑER, Xesqui (ed.). Arte y Arquitectura en el País Vasco: El patrimonio del románico al siglo XX. Donostia-San Sebastián: Nerea . 2003, p. 92

Mezu gurutzatuak: denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Artium, 2005, 96, 97, 99 or., 97-98 or. il. kol.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando. R. Un niño Jesús del círculo de Martínez Montañés en Vitoria , Ars Bilduma. Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko Aldizkaria , 4. 2014, p. 31

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Imágenes exentas de divinos infantes en Álava , Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 38. 2015, p. 206

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Niños montañesinos en Álava , Ars Bilduma. Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko Aldizkaria , 5. 2015, pp. 45, 49-51, il. col. p. 50

VÉLEZ CHAURRI, J. Javier. La escultura religiosa del siglo XVII en el País Vasco. Del naturalismo de Gregorio Fernández a la teatralidad barroca , Estudios de escultura en Europa . 2017, pp. 522-523, 526, il. col. p. 523

Arte Sacro renueva sus salas dedicadas al barroco , Diario de Noticias de Álava . 27/06/2018, p. 61

El Museo de Arte Sacro se renueva en su clasicismo , El Correo . 27/06/2018, p. 48

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 76-77, 87, ir. kol. or. 35 eta 87

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Altxor bizia. Artea Vitoria-Gasteizko Santa Maria katedralean. Vitoria-Gasteiz, Santa Maria Katedrala Fundazioa, 2023, ir. kol. 31 or. [xehetasuna]

Lotutako erreferentzien zerrenda

RODA PEÑA, José. "El triunfo del naturalismo en la escultura sevillana y su introducción al pleno barroco" en GILA MEDINA, Lázaro (koordinatzailea), La consolidación del barroco en la escultura andaluza. Granada, Granadako Unibertsitatea, 2013, 143-178 or.

Interneteko baliabideak

"Juan Martínez Montañes González [Biografía Real Academia de Historia]" [Kontsulta: 13/06/2021]

"San Joan Txikia" [Kontsulta: 19/03/2023]

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

Dokumentuak
Jatorria

Diego de Gámiz (1570-1643), Gasteizko kolegiatako kalonjea, hiri honetarako Ofizio Santuaren komisarioa eta Granadako inkisidorea Dohaintza Santa Maria Kolegiatari (egungo katedrala), Gasteiz 1998. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria

Bistak.

Bistak erakusketan.