EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Erripako Ontziola, Albian, Bilbo

Lit. de J.J. Martinez, Editor, Desengaño 10, MadridPérez de Castro, Pedro (Madrid, 1823, 1902)1857

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-17
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Litografia
Teknika eta euskarria:
Litografia koloreztatua paperean
Neurriak:
43 x 31 cm
Gaia:
Data:
1857
Garaia:
XIX. Mendearen bigarren erdia
Sarrera-data eta -datuak:
2000ko uztailaren 6a
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao
Describapena

Pedro Pérez de Castro, marrazkilari, akuarelista eta litografoak, egindako litografia 1856an. Artistak bera arduratu zen bai marrazkia egiteaz, bai prozesu litografikoaz, eta ondorengo eskuzko koloreztaketaz ere. Lana Madrilgo Martínez J.J. litografia tailerrak argitaratu zuen.

Irudiak Bilboko Erripa ontziola irudikatzen du, paisaia industrial goiztiarraren berezko giroarekin, oraindik ingurune naturalarekin bat eginda. Ezkerrean ontziolako jarduera ikus daiteke: egurrezko egiturak, aldamioak eta eraikitzen ari diren ontzien armazoiak. Multzo horren atzean Abandoko Done Bikendi Martiri altxatzen da. Elementu nagusia ur ertzean lehorreratuta dagoen ontzi handi bat da, pixka bat makurtuta, karenatze-prozesuan egongo balitz bezala. Bere tamainak kontrastea sortzen du inguruan agertzen diren giza irudi txikiekin, eszenari eskala emanez. Eskuinean paisaia naturalagoa bihurtzen da, zuhaitzak nagusituz, harrizko horma baten inguruan.

Erripako ontziolak, Abandoko elizatean (Bilbo) kokatuak, XIX. mendean ontzigintzako gune garrantzitsua izan ziren, batez ere 1804 eta 1866 artean. Manuel Cortabitarte eta Santiago de Arana izan ziren toki honetako ontzigile emankorrenetako batzuk. Gainera, instalazioak burdinola eta sokagintza zerbitzuak ere bazituen belaontziak egiteko.