Ispilu gainean ezarritako ontzi maketa erdia, paretan eskegitzeko bitrinan sartuta, kristalezkoa eta egurrezko moldurekin. 'Ama Begoñakoa' fragata tipoko belaontzia, Sota eta Aznar ontzi-enpresaren eskola-ontzia izan zen.
'Ama Begoñakoa' 1902an eraikia izan zen Ramon de la Sota-ren enkargupean, Ingalaterrako MacMillan & Cº ontziolan. Lau masta eta altzairuzko kroskoarekin, Sota eta Aznar ontzi-enpresaren aurrenengo ontzi eskola izan zen.
Ama Begoñakoa ontziaren maketa Sota eta Aznar Itsas Konpainiaren bildumaren parte da. Bilduma hau Itsasmuseumek Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jaso zuen.