EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Kirurgia

Lucarini, Joaquín

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
3067
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Eskaiola patinaduna
Neurriak:
161 x 55 x 35 cm
Gaia:
Data:
1947 aldera
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Joaquín Lucarini eskultorea Fontetxan (Araba) jaio zen 1905ean, eta Burgosen hil zen 1969an. Aita, Ángel Lucarini Puliti, tailugile lanetan aritu zen Gasteizko Katedral Berriaren obretan, 1909 eta 1914 artean. Geroago, bizilekua Bilbora aldatu zuten, obra horiek gelditu ostean.

Prestakuntza Bizkaiko hiriburuko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zuen, eta, garai hartako beste gazte askok bezala, Arabako Aldundiaren bekei eta laguntzei esker, ikasketak Parisen, Italian eta Belgikan osatu ahal izan zituen. Gazte-gaztetatik, hainbat erakundek antolatutako lehiaketetan parte hartu zuen, eta, horri esker, aintzatespena eta lehenengo enkargu eta lanak lortu zituen.

Joaquín Lucarini-ren lanaren ezaugarriak lanketan erakusten duen barietatea eta aniztasuna, eta bere teknikaren trebetasuna eta doitasuna dira. Marrazketa menderatzeak erraztu egiten dio konposizioa eta lanketa, bai eskultura exentuetan, bai erliebeetan. Bere proposamen estetikoei dagokienez, aldatuz doa: tratamendu klasikoak, errealistak eta naturalistak landu ditu, formen sinplifikaziora iritsi arte. Erabili beharreko estiloaren edo hizkuntzaren aukeraketa aldatuz joango da, enkarguaren hartzailearen arabera. Bere ohiko gaien artean, giza irudia eta bere ingurua nabarmentzen dira. Material nobleak erabiltzen ditu beti, eta oreka, harmonia eta lasaitasuna kontzeptuak mantentzen ditu. Teknikei dagokienez, modelatzea, tailatzea eta hustuketa erabiltzen ditu. Horiek ohiko prozedurak ziren garai hartako euskal eskultoreen artean.

Kirurgia lana Bilboko Gobeo Doktorearen Klinikarako 1941ean marmol zurian landutako jatorrizko lanaren zirriborroa da, eta Italiako errenazimenduko artisten eragin klasikoak mantentzen ditu.

Joaquín Lucarini-k lan asko egin ditu Araban, besteak beste, antzinako Gasteizko Aurrezki Kutxa Probintzialeko altuerliebeak, edo Gasteizko Udal Aurrezki Kutxaren fatxadako emakumeen eskulturak.

Eraskuketak

1948. Erakusketa. Bilbo, Casa Alonso. 1948/01/01-1948/12/31.

1985. Joaquín Lucarini. Escultor. Gasteiz, San Prudencio Aretoa. 1985/11/01-1985/11/30.

1997-1998. Joaquín Lucarini. Eskultorea . Gasteiz, Montehermoso Kulturunea. 1997/12/19-1998/01/18.

2005. Joaquín Lucarini 1905-2005. Bere jaiotzaren mendeurrunean. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2005/06/14-2005/09/18.

2006. Arabako Arte Ederren Museoa. 2004-2005 eko eskuratzeak . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2006/02/15-2006/05/01.

Erreferentzia bibliografikoak

BEGOÑA, Ana de; BERIAIN, Mª Jesús. Joaquin Lucarini escultor. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1985, p. 20, p. 60

MARRODÁN, Mario Ángel. Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini , Ondare. Cuaderno de Artes Plásticas y Monumentales , 5. 1988.

Joaquin Lucarini. Escultor = Eskultorea [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, il. b/n. p. 35

SÁENZ DE GORBEA, Xabier. Joaquin Lucarini 1905 - 2005. Bere jaiotzaren mendaurrenean = En el centenario de su nacimiento [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2005, il. b/n. p. 20

ARREGUI BARANDIARAN, Ana; Sara GONZÁLEZ DE ASPURU HIDALGO. Arabako Arte Ederren Museoa. 2004-2005eko eskuratzeak = Museo de Bellas Artes de Álava. Adquisiciones 2004-2005 [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2006, pp. 46, 48, 78, 146, il. col. p. 147

Lotutako erreferentzien zerrenda

E. B.. "Lucarini Macazaga. El escultor alavés", Vida Vasca , 24. 1947, p. 57

Interneteko baliabideak

"Lucarini Macazaga, Joaquín [Biografía Auñamendi]" [Kontsulta: 09/11/2017]

"Joaquín Lucarini Macazaga [Biografía RAH]" [Kontsulta: 20/07/2021]

Dokumentuak