Telefono-aparatua, hormakoa; zurezko kaxa bat du, soinu-sistema edo txirrina, biradera txiki bat eskuineko aldean eta aurikularra zintzilikatzeko gakoa ezkerreko aldean (metalezkoak guztiak). Aurikularra ere metalezkoa da, eta material sintetikozko belarri-tutu formako mikrofonoa dauka, kordoi berde batez kutxari konektatua. Altsasuko Telegrafo Bulegokoa.