Bilboko Arte eta Lanbide Eskolak jaulkitako diploma, Margarita Castaños Larreategui ikaslearen izenean. 1921-1922 ikasturtean, "Apaintze marrazketa (estanpa)" irakasgaian, 2. mailan, lehen saria eskuratu izana egiaztatzen du. Inguruki kromolitografikoa du, motibo figuratiboak, loreenak eta irakaskuntzako alegorikoak ditu. Ikaslearen eta irakasgaiaren datuak, ikasturtea eta data eskuz idatzita daude. Eskolako agintarien sinadura duen zigilua du. Ikastetxearen tintazko zigilua. Bilboko Arte eta Lanbide Eskola 1879. urtean sortu zen eta hasierako egoitza Bilboko Erruki Etxe zaharrean izan zuen (gaur egun Museoa dago bertan), Maria Muñoz kalean. Urtebete geroago, emakumeentzako irakaskuntzari zuzendutako atala hasi zen. Apaintze-marrazketako eta soinekoen mozketako eskolak eman zizkieten hasieran; ondoren, beste ikasgai batzuk gehitu zituzten: igeltsu-kopia, akuarela eta josteko makina. Halaber, hasiera batean eskola horiek guztiak udan eskaintzen ziren soilik. 1890. urtean, emakumeentzako merkataritza-irakaskuntzako atala sortzea onetsi zen, eta 1891-1892 ikasturtean abiarazi zen. 1902-1903 ikasturtean, emakumeen irakaskuntza ikasturtean zehar eskaintzen hasi zen, arratsaldez; gauzak horrela, ebaketa eta jantzigintzako atala sortu zen, prestakuntza-ikasturte batez eta 2 urtez osatutakoa. 1910-1911 ikasturtean, eskola Atxuri Ospitale zaharraren lokalera lekualdatu zen.
Estado, desarrollo y personal de la Escuela de Artes y Oficios de Bilbao durante los cincuenta años 1879-1929 que comprende desde 10 de Febrero de 1879 al 30 de Septiembre de 1929. Bilbao, Escuelas Gráficas de la Santa Casa de Misericordia, 1929.