Garaiera eta pisu handiko panpina, besoak gurutzatuta dituen giza irudia erreproduzitzen duena. Egurrezko gurutze batetik abiatuta eginda dago, gorputz enborraren, buruaren eta besoen egiturarena egiten duena. Lastoz beteta dago, eta alkandora loreduna darama jantzita, berdea eta lore laranja eta urdinak dituena. Eskuak gomazko eskularruak dira, eta larruzko eskuzorroak, iledunak, ditu eskumuturretan eta paparrean. Hankak lastoz beteta ditu eta mahoizko galtza urdin batzuetan sartuta. Gerriko gorria du, gomazko botak eta larruzko azpantar iledunak. Badirudi burua pasta kartoizkoa dela, eta ezaugarri itsusiak ditu, landugabeak eta gogorrak. Gainean kartoizko txano puntaduna du, loreen eta koloretako zetazko paper zerrenden bidez apaindua. Miel Otxin gizatxarra irudikatzen du, Lanzko inauterietako pertsonaia nagusietako bat. Exekutatu eta sutan erretzen dute inauterietako asteartean, aurreko egunetan gazte baten besagainean ibili eta gero.
"Carnaval, Rey de Europa II - Inauteria, Europako Errege II", 19 Enero 2012- 4 Marzo de 2012.
Elai - Alai, Portugalete Junio 2015.