Gernikako Batzar-aretoa irudikatzen duen estanpa. Batzar Etxearen areto nagusia da, bertan batzen baitira Bizkaiko Batzar Nagusiak. Forma eliptikoa duen areto bat da. Batzarkideen eserlekuak albo bietan daude, eta mahai nagusia buruan. Bizkaiko Jaunen erretratuek inguratzen dute aretoa dekorazio gisa. Eraikina Antonio de Extebarria arkitektoak diseinatu zuen, eta 1826 eta 1833 artean egin zen. Ordura arte, Batzar Orokorrak antzinako Antiguako Andra Mari ermitan egiten ziren, baina bota eta eraikin berriak ordeztu zuen. Grabatua Julio Lamblarena da, eta Revista pintoresca de las Provincias Bascongadas aldizkariko 69. orrian argitaratu zen (1846), Gernikari buruzko artikuluaren ilustrazio gisa.
Egile ugari. Revista pintoresca de las provincias bascongadas: adornada con vistas, paisages y edificios notables. Bilbao, Adolfo Péan y Compañía, 1846, [Obra osoa digitalizatuta: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2326]