Paisaje de Cuenca (1928), 25 urte zituela margotua, egilearen prestakuntza garaikoa da, Gaztelako paisaia aurkitu zuenekoa, hau da, Picasso eta Breton ezagutu aurrekoa; erabakigarriak izan ziren bata zein bestea Lamen heldutasuneko obran eta ondorengo ibilbide luzean. Garai hartan, Lamek, txandaka, neguak Madrilen eta udak Cuencan igarotzen zituen, eta Cuencan egin zuen zirriborro txiki hau, goizeko lehen orduan, mendian gora igotzen diren etxeak eguzkiak errukirik gabe jotzen dituenean. Pintura mota hau, Vallecasko eskolako postinpresionismoaren ildotik egina, landua zuen jadanik Lamek Julio Moisések Alhambran zabaldu zuen Paisaiaren Eskola Librean, zeinean, besteak beste, Palencia, Bores edota Moreno Villa margolariak ikasi baitzuten, denak ere Gaztelako paisaiaren definizioan guztiz garrantzitsuak izan zirenak. Javier San Martín ARTIUM: Bilduma katalogoa , 2004
2007. Ravel, L´heure espagnole. , Villa Ducontenia. 2007/06/27-2007/08/26.
2013-2014. HERRI-ALTXORRA (errealitate-ekonomiak). Vitoria-Gasteiz, Arabako Artium. 2013/10/04-2014/08/30.
2014. Arterako hitzak. Mikel Valverde [ìrudi proiekzioa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Artium. 2014/11/19-2014/11/19.
Herri-Altxorra (errealitate-ekonomiak) [katalogoa]. [Vitoria-Gasteiz], Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, 2014. 431, 312. orr., ir. kol.
Ansorena Subastas de Arte [catálogo], vol. 244. Madrid, Ansorena Subastas de Arte, 2002, pp. 82-83, il. col.
ARTIUM: Bilduma. Katalogoa, Arabako Foru Aldundia = ARTIUM: La colección. Catálogo, Diputación Foral de Álava [catálogo]. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM de Álava, 2004, pp. 270-272, il. col.
ARTIUM: Bilduma. Katalogoa, Arabako Foru Aldundia = ARTIUM: La colección. Catálogo, Diputación Foral de Álava [CD-ROM]. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM de Álava, 2004, p. 339, il. col.
ONANDIA GARATE, Mikel. Arte kritika eta flamingoak zeru berdean. Sans Soleil, L.G. 2015. 293-295.