Laurogei urtez baino gehiagoz Koch familiarena izan den aparteko albuma, Espainiako Gerra Zibilaren historiari buruz argitaratu gabeko dokumentu berri bat dugu. Gerran egindako 231 argazki dituen album bat da; argazki horietako askok Euskal Herriko zenbait herriren suntsipena irudikatzen dute, eta beste hainbatean, berriz, Madrilgo frontearen eta Ebroko guduaren irudiak ageri dira. Albumean, gainera, argazki multzo bat dago, kartzela errepublikanoetan jasan ziren espetxeratze-baldintzen aurkako marrazki kritikoen erreprodukzioak, eta Gerrako hainbat dokumentu-zatietako eta egunkari-zatietako argazkiak, baita Txina-Japonia gerrako gertaerak --Espainian gertatu zirenen ia garaikideak-- irudikatzen dituzten argazki gutxi batzuk ere (horiek ez zituen Kochek egin). Kontuan hartuta gerraosteko argazkietako batzuk, ez denak, publikoarentzat ezagunak zirela, Gudu Albuma oso albiste atsegina da, ez bakarrik gertuko publikoarentzat, baita nazioartean ere, kulturaren edozein historialarirentzat.