EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

'Ama Begoñakoa' eskola ontziko eskifaia

J. Adamson and Son

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-517
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Exbotoa
Teknika eta euskarria:
Zuri-beltzeko argazkia markoan sartuta kristalarekin
Neurriak:
Argazkia: 40,5 x 55,7cm (Alt/L) Marco: 75 x 93,5 x 5 cm (Alt/L/Z)
Data:
1902
Garaia:
XX. Mende hasiera
Sarrera-data eta -datuak:
2003ko abenduaren 15
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao - Francisco Garitaonandiaren komodatoa
Describapena

Zuri-beltzeko argazki-exbotoa, Sota y Aznar taldearen lehen eskola-ontzia izan zen Ama Begoñakoa fragataren eskifaia irudikatzen duena. Irudia ontzian bertan aterata dago, eta bertan ofizialak eta marinelak ontziaren kubiertan elkartuta eta mailakatuta ageri dira talde-erretratu batean, Ramón de la Sota erdian ageri delarik; hura izan zen ontzi-konpainia taldearen sortzailea.

Argazkia Begoñako Andre Mariari eskainitako exboto gisa eraman zuen Ramón de la Sotak Bilboko Begoñako Basilikara eta bertan gordeta egon zen, harik eta Itsasmuseum Bilbaori eman zitzaion arte. Beheko eskuineko ertzean Ramón de la Sotak berak eskuz idatzitako eta sinatutako euskarazko inskripzio bat gordetzen da. Bertan armadoreak Andre Mariarengan zuen debozioa adierazten du, eta Ama Begoñakoa fragatarentzat haren babesa eskatzen du: «Begoñako Andra Mariari, neure maitetasunaren ezaugarritzat eta "Ama Begoñakoa"rentzako laguntasun eske. Begoñan, Zemendiaren 22an, 1902garren urtian. Ramón de la Sota.». Itsasoaren munduari lotutako erlijiotasunaren lekukotasun material gisa, pieza hau marinelen eta armadoreen artean babes-eske edo esker onez Andre Mariari eskainitako boto-oparien adibide baliotsua da.

Multimedia galeria