Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra taldearen irudikapena da, Santa Ana Triple ere deitua, Erdi Aroko Kristoren lurreko genealogiarekiko interesetik sortutako ikonografia. Ohikoena Santa Ana koroatua jartzea da, eta, bere gainean, Birjina, Haurra bere magalean eserita. Santa Anaren taila osokoa izan zen, oinetarainokoa, nahiz eta orain oinarria ia belauneraino moztuta eduki. Horrek eta buru irtenak ikuspegia faltsutzen dute eta proportzionak, jatorrizkoan lerdenagoak zirenak, mozkotu egiten ditu. Ama Birjinak eta Haurrak hainbat mozketa izan dituzte hatzetan. Zuhatzun Santa Ana "Zaharra" izenez ezagutzen dute, XVI. mendeko beste taila batetik, parrokiaren erretaularen buru denetik, bereizteko. Bi irudi horiek Lautadako eremu honetan Santa Anarekiko duten debozio zaharraren erakusle ditugu. Bere janzkera XIII. mendearen azken aldeko gorteko modari, hurrengoan ere iraun zuenari, jarraitzen zaio: orrazketa, errezelaz eta zerrenda estuko kokospeko uhal batez osatutakoa, hau da, "alfarda burukoa", Gaztelan ohikoa zena, mantuaren uhal-begia, eskotea ixten duen begizta trabatzen duen gurutzatutako orratza duen paparrekoa, tunika estua eta gerriko baten bidez hetsia, eskuineko besoaren gainean tolestutako mantua, magalean tolesdura kurbatua duena, eta muturra lurretik barrena ez arrastatzeko ezkerreko besoaren gainean kiribil bat goratzeko xehetasuna. Kokospeko uhala duen tokak ezkonduta dagoela adierazten du eta horri aurkajarriz, Mariak, jada seme bat izan arren Ama Birjina Haur gisa irudikatzen denak, ez du horrelako bat eramango. Aurpegiak obalatuak dira, aurpegira fin baina oso markatukoak. Esku bateko ahurrak Maria du gainean eta besteak, irekita dagoenak, makila edo erramu bat zuen, egun desagertuta dagoena. Mariak jada azaldu ditugun jantziak daramatza. Alabaina, koroa darama, eta bere magalean Haurra, zutitu eta besarkatu egiten duena. Santa Anarekiko kultuan oso zaharra da, ekialdean VI. mendeaz geroztik eta mendebaldean VIII. mendeaz geroztik, Erromako Andre Maria Zaharrean adibidez, egiaztatu iza dena. Debozioa suspertu egin zen XIV. mendean, Andre Mari Sortzez Garbiari buruzko polemikarekin batera. Hiru irudien familiako taldeari latinez Mettertia deitu zitzaion, bestela esan, Santa Ana Hirukoitza. Oso irudi ezaguna izan zen Pirinioetatik hegoaldera. Belaunaldi Santua irudikatzen du. Harrigarria da paradoxa hierarkikoa, belaunaldi-antzinatasuna lehenesten duena, nahiz eta garrantziaren arabera hierarkia alderantzizkoa izan. Mariarekin eta bere ama Anarekin, emekumearen irudikapen sakratua Erdi Aroko gizartean, oso feminista ez zen gizartean, sartu zen. Santa Anak sortzearen eta Erdi Aroko emakumezkoa heztearen rola betetzen du -batzuetan Mariari liburua irakurtzen irakasten dio. (Jose Javier López de Ocáriz)
1984-1985. Gabonak Arabako artean. Gasteiz, San Prudencio Aretoa. 1984/12/21-1985/01/19.
ANTOMAR. La Casa de Álava. Recuerdos, tradición e Historia en el Museo , Vida Vasca , 30. 1954, il. b/n. p. 59
COOK, W.; José GUDIOL RICART. Pintura e imaginería románica , Ars Hispaniae. Madrid: Plus Ultra , Volumen 6. 1956, p. 354 il. b/n n. 392
LÓPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. Álava Solar de Arte y de Fe. Vitoria, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de la Ciudad de Vitoria, 1962, 410 or.
ENCISO VIANA, Emilio. Escultura medieval y renaciente , En: PORTILLA VITORIA, Micaela J.; et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal , tomo 3. 1968, p. 322 y 323, il. b/n n. 522
BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de; Mª Jesús BERIAIN; Felicitas MARTÍNEZ DE SALINAS. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, 17 or. il. kol.
LÓPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. Andra Mari en Álava : iconografía mariana de la diócesis de Vitoria. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, Kultura Kontseilua, 1982, 243 or., [254] or. il. z/b
PORTILLA VITORIA, Micaela J. Catálogo Monumental Diócesis Vitoria: La llanada alavesa oriental y valles de Barrundia, Arana, Arraya y Laminoria. Vitoria-Gasteiz, Gasteizko Udal Aurrezki Kutxa, 1982, 779 or.
EGUÍA LÓPEZ DE SABANDO, José. Museo de Bellas Artes: imaginería gótica [diapositiben koadernoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia; Gasteizko Udala, 1985, 30 or. il. z/b, 4 zk. diapostiba
GONZÁLEZ DE LANGARICA, Alberto. La Navidad en el arte alavés [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Kutxa Probintziala, 1985, [8] or. il. kol.
LÓPEZ DE OCÁRIZ ALZOLA, José Javier. Enborraren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, p. 132, il. col. p. 133
LÓPEZ LÓPEZ DE ULLÍBARRI, Félix. Sarrera , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, p. 18
MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO, Felicitas ; USABIAGA URKOLA, J. José. Arte Medieval , En: CASTAÑER, Xesqui (ed.). Arte y Arquitectura en el País Vasco: El patrimonio del románico al siglo XX. Donostia-San Sebastián: Nerea . 2003, p. 45
"Santa Ana con la Virgen y el Niño Jesús [Arabadok]" [Kontsulta: 06/12/2022]
"Auñamendi Eusko Entziklopedia. Santa Ana, la Virgen y el Niño." [Kontsulta: 22/02/2021]
"Santa Ana, la Virgen y el Niño [Auñamendi]" [Kontsulta: 22/02/2021]
"Andra Mari [Photo Araba]" [Kontsulta: 01/12/2022]
"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]
"Vista de la sección "El tronco" del Museo Diocesano de Arte Sacro (2 de 4) [Photo Araba]" [Kontsulta: 18/05/2024]
Donemiliaga parrokia, Zuhatzu Donemiliaga, Araba 1978. Gordailua Museo Probintzialean (egungo Arabako BBAA Museoa) 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua