EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Manurgako palioa

Izengabea - 1700 aldera

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0111
Objektua:
Egileak:
Teknika eta euskarria:
Zeta bordatua
Neurriak:
208 x 160 cm 272 x 224 cm (guztira, irekita) 25 cm (banbalinak) 7 cm (lihazki)
Data:
1700 aldera
Sarrera-data eta -datuak:
1998. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua.Tourseko San Martin Parrokia, Manurga (Araba)
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. Tourseko San Martinen parrokia. Manurga (Araba)
Describapena

Zeta leunez Filipinetan eginiko palioa da --zeta hori bereziki leuna da--, baina Europako gustuak kontuan izanda. Erkidego katoliko handia zegoen han orduan. Filipinetan brodatutako ehunak batez ere artisau txinatarrek egiten zituzten. Oso estimatuak ziren haien exotismo eta kalitateagatik, eta modan egon ziren Europan eta Ameriketan garai haietan. Zabalduta 272 x 224ko neurria du, zetazkoa da, zuria, alboetako hegalek berde kolore goxoa dute, eta haietatik zeta gorrizko litsak zintzilikatzen dira. Kolore asko dauzka brodatuta: gorria, urdina, horia... simetrikoki jarriak landare eta animalien motiboekin. Erdian zortzi petaloko tondo bat brodatua du, eta erremateetan palmetak eta ezkila lore horiak dauzka.Angeluetan konposizio erronboide handi bat dago, loreen, kariatideen eta aingerutxoen brodatuekin. Palioaren brodatuetan nabarmendu behar dira indioilarren irudi solte batzuk, haien hegalak zabalduta, eta askotariko kolore distiratsu etaindartsuko hariekin. Ertzaren bueltanlandarez hornituriko greka bat dago, baina landareez gain, irudi geometrikoak eta ekialdeko hazpegiak dituzten haurrak ere badaude, gruteskoetan daudenen antzekoak. Motibo horiek ohikoak ziren orduko Europako artean, baina filipinarren ezaugarriak oinarri egina dago. Andrés Martínez de Murguiak (1654-1732) 1700. urte inguruan sortutako Kristoren kaperan zegoen palioa. Martínez de Murguíatarrak Cadizen bizi ziren negozio gizon aberatsak ziren, eta handik abiatuta aritzen ziren salerosketan Indiekin.Palio hori Pedro Martínez de Murguíak emango zuen dohaintzan ziurrenik, bestela ere kaperara hainbat objektu exotiko ekarri zituen eta.

Eraskuketak

2015-2019. Erlijio-jantziak eta apaingarriak. Gasteiz, Maria Sortzez Garbiaren katedrala. 2015/12/04-2019/07/22.

Erreferentzia bibliografikoak

LÓPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. Álava Solar de Arte y de Fe. Vitoria, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de la Ciudad de Vitoria, 1962, 374 or., 375 or. il.

GONZÁLEZ CEMBELLÍN, Juan Manuel. América en el País Vasco inventario de elementos patrimoniales de origen americano en la Comunidad Autónoma Vasca (referencias bibliográficas). Eusko Jaurlaritza, 1993, 90 or., 90 or. il. kol.

Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Auñamendi, 1995, 271 or.

PORTILLA VITORIA, Micaela J. Catálogo Monumental Diócesis Vitoria: Cuartango, Urcabustaiz y Cigoitia. De las fuentes del Nervión, por la sierra de Guibijo, a las laderas del Gorbea. Vitoria-Gasteiz, Vital Kutxa, 1995, 224-225, 684 or., 357-359 zk. il. z/b

BARRóN GARCÍA, Aurelio. Ornamentos artísticos y donaciones indianas en el norte cantábrico , En: Arte y mecenazgo indiano: del Cantábrico al Caribe . 2007, pp. 360, 367

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Un conjunto de arte plumario mexicano en Manurga (Álava) , Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 28. 2008, pp. 160 y 162

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Ornamentos filipinos en la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz y otros conjuntos alaveses , Ars Bilduma. Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko Aldizkaria , 3. 2013, pp. 102-104, il. col. p. 103

RUIZ GUTIERREZ. El galeón de Manila [1565-1815]. Granada, Granadako Unibertsitatea, 2016, 307 or.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 100-101, 106, ir. kol. or. 106

Lotutako erreferentzien zerrenda

GARMENDIA ARRUEBARRENA, José. "Los Martínez de Murguía, comerciantes con las Indias", Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País , Tomos 3-4. 1988, pp. 425-451

GARMENDIA ARRUEBARRENA, José. "Un arcediano alavés en Cádiz y el testamento de Andrés Martínez de Murguía", Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 7. 1997. 357-368, pp. 357-368

Interneteko baliabideak

"El tráfico artístico entre España y Filipinas (1565-1815)" [Kontsulta: 2004]

"Palio bordado [Photo Araba]" [Kontsulta: 30/11/2022]

"Palio bordado [Photo Araba]" [Kontsulta: 30/11/2022]

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

Dokumentuak
Jatorria

Andrés Martínez de Murguía (1634-1732) 1732aren ondorengoa. Santu Kristoren Hilaldiaren kaperari dohaintza. San Martin Parrokia, Manurga (Araba) 1998. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria