EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Kutxa

Izengabea - 1600-1630

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0446
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Egurra, urushi laka, nakarra eta kobrea
Neurriak:
31 x 43 x 24 cm
Data:
1600-1630
Sarrera-data eta -datuak:
1999. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia
Describapena

Pieza hau Namban arte generokoa da. Europarren gustuen arabera eta Europan saltzeko ekoizten zen arteari esaten zioten Namban japoniarrek. Portugaleko eta Espainiako merkatariak eta misiolariak iritsi zirenean sortu zen eta ia ehun urtez ekoitzi zuten, 1543tik 1630era. Japonek era askotako gauzak esportatzen zituen: zeta, abanikoak eta lakazko piezak (tiradera altzariak, kutxatzarrak, kutxak, bitxiontziak, bionbo margotuak, idazteko tresnetarako kutxak) eta portzelanak ere bai. Objektu horiek oso preziatzen zituzten Europako nobleek. Horrez gain, japoniarrek erlijioarekin lotutako piezak ere egiten zituzten, besteak beste, atrilak, aldare eta sagrario eramangarriak, eukaristia kutxak, eta ostia eta erlikia ontziak. Objektu horiek Japonian kristautasuna debekatu arte ekoitzi zituzten. XVII. mendearen lehenengo erdialdean gertatu zen hori, eta, orduan, japoniarrek Espainiarekin salerosketan aritzeari utzi zioten. Kutxak 31 X 43 X 24 cm ditu eta egur lakatuzkoa da; atzealdea marroi iluna da eta figurek landareak irudikatzen dituzten nakarrezko inkrustazioak dituzte: krisantemoak, mandarinondoak, hirusta japoniarra, astigarra eta igokariak. Estalkia erdi zilindrikoa edo kainoi erdikoa da eta aihenzuri loredunak dauzka. Kutxaren junturak kobre urrekarazkoak dira eta Japonian oso ohikoa den gereziondo lore delikatuz apainduta daude. Giltzadun sarraila du, eta ertzak, bandak eta heldulekua ere kobre urrekarazkoak dira. Yayoi Kawamura irakaslearen esanetan (2013), "ez da arreta handiz egindako lana, baizik eta ia seriean egindako ekoizpena, Namban artea esportatzeko ekoizten zen garaikoa; beraz, 1600. urteaz gerozkoa ". Hemen eukaristia kutxa gisa erabiltzen ziren era horretako objektuak, edota, maizago, erlikia kutxa gisa, kasu honetan bezala.Kutxa hau Gasteizko gotzain jauregiko sakristian egon zen 1995 arte eta erlikia kutxa gisa erabili zuten.

Eraskuketak

2013. Namban lakak. Japoniaren aztarnak Espainian. Keichió Enbaxadaren IV. Mendeurrena.. Madril, Dekorazio Arteen Museo Nazionala. 2013/06/13-2013/09/29.

Erreferentzia bibliografikoak

RUIZ GUTIÉRREZ, Ana. El tráfico artístico entre España y Filipinas (1565-1815). Granada, Granadako Unibertsiatea, 2004, 460-461 or., 460 or. ir. kol.

TABAR ANITUA, Fernando. Lujo asiático: artes de extremo oriente y chinerías en el Museo Cerralbo [katalogoa]. Madrid, Kultura Ministerioa, 2004, 21 or, 21 or. il. kol.

BARRóN GARCÍA, Aurelio. Ornamentos artísticos y donaciones indianas en el norte cantábrico , En: Arte y mecenazgo indiano: del Cantábrico al Caribe . 2007, p. 360

Lacas Namban. Huellas de Japón en España. IV Centenario de la Embajada Keichô [katalogoa]. Madrid, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, 2013, 356 or., 357 or. il. kol.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 100-105, ir. kol. or. 104

Lotutako erreferentzien zerrenda

TORRALBA SORIANO, Federico. "Dos arcas Namban en el Museo Diocesano de Pamplona", Príncipe de Viana , 191. 1990, pp. 763-769

Interneteko baliabideak

"El Museo Diocesano de Arte Sacro de Vitoria presta una obra inédita al Museo Nacional de Artes Decorativas de Madrid" [Kontsulta: 13/06/2013]

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

Dokumentuak
Jatorria

Gotzainen Jauregiko kaperako sakristia Montehermoso Jauregian, Gasteiz 1995. Elizbarrutiko Apaizgaitegira lekualdatzea (Elizbarrutiko Artxiboa) 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria