EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Romería

Iturrino, Francisco

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
00302
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Olioa mihisean
Neurriak:
55 x 70,5 zm
Garaia:
XIX-XX. Mendea
Describapena

Andaluzian girotutako erromeriak gai egokiak dira Iturrinok gustuko zituen pinturaren baliabideak erabiltzeko: kolorea, mugimendua, argia eta exotikotasuna. Pintzelkada paralelotan antolatutako kolore orbanak, Gauguinen eta Cezannen pintatzeko moduluaren bilaketa gogorarazten dute, eta aldi berean, kolore garbien kontrasteak eta osagarritasunak ahalbideratzen dituzte. Nahasketarik gabeko koloreen erabilpena Frantziako pintore fauve askoren ezaugarria izan zen eta Iturrino ez zen haiengandik urrun ibili. Matissekin Sevillara eta Marokora egindako bidaian, ekialdeko mito europarrarekin egin zuen topo, nahiz eta gero Gaztelako eszenatokietara bideratu Zuloagaren irakaspenak jarraituta. [I.M.I.]

Erreferentzia bibliografikoak

Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (42-43 or.)