A longer sunset lanean (2001), Prudencio Irazábalek distantziazio ariketa bat, urrutiko izar-lainoaren, urruntasunezko eta zehazgabetasunezko pintura egin du. XX. mendeko tradizio abstraktuaren parte handi baten arabera, ikusle modernoa interpelatzean datza pinturaren eraginkortasuna, formak, ikusmenean, ikuslearengana eramanez, ikuslea jarduera bisualaren bidez txundituz. Irazábalek, bidearen bukaeran, pintura "iheskorra" egiten du azken sail hauetan, planoan egote hutsarekin konformatzen ez dena -ikusteko soilik den pinturaren kasuan bezala-; sail horiek, aitzitik, uzkurtu eta lausotu ere egiten dira, zehazgabetasun moderno baten misterioa sakonduz. Sakontasun iheskor hori, berez, hamarnaka geruza garden-gardenetan egindako lan guztiz xehe baten emaitza bisuala da, pinturaren opakotasunaren topikoa ezeztatu eta materiagabetasun kristalino batera daramana. [Egile ezezaguna] ARTIUM: Bilduma katalogoa , 2004
2002. Bilduma. , Arabako Artium. 2002/04/26-2002/10/27.
2002-2003. II Bilduma. Artea Espainian 1960tik gaur arte. , Arabako Artium. 2002/11/12-2003/04/09.
2004-2005. Norabideak. Bilduma III. , Arabako Artium. 2004/03/18-2005/02/13.
2009-2010. IX. Bilduma. Denbora mendekatzailea. , Arabako Artium. 2009/10/23-2010/08/29.
Herri-Altxorra (errealitate-ekonomiak) [katalogoa]. [Vitoria-Gasteiz], Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, 2014. 431, 307. orr., ir. kol.
ARTIUM: Bilduma. Katalogoa, Arabako Foru Aldundia = ARTIUM: La colección. Catálogo, Diputación Foral de Álava [catálogo]. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM de Álava, 2004, pp. 255-257, il. col.
ARTIUM: Bilduma. Katalogoa, Arabako Foru Aldundia = ARTIUM: La colección. Catálogo, Diputación Foral de Álava [CD-ROM]. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM de Álava, 2004, pp. 314-315, il. col.