EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Euskera bizirik

Idiomas Vivientes, S. A. (Bartzelona)Oñatibia Audela, Jon (Oiartzun, Gipuzkoa, 1911/11/24 - Oiartzun, Gipuzkoa, 1979/06/30)Compañia Del Gramofono-Odeon, S.A.E. (Bartzelona)1967

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
E-010539
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
27 x 27 x 2,5 cm
Data:
1967
Garaia:
XX. Mendearen zazpigarren hamarkada
Kreditua:
San Telmo Museoa
Describapena

Euskara bizia. Un curso completo de vascuence para personas de habla española euskara ikasteko metodoa. Oinarrizko hitzak eta perpausak entzun eta errepikatzean oinarritutako metodoa da. Horretarako, ikasleak entzun beharreko 40 ikasgai jasotzen dituzten lau diska eta eskuliburu bat erabili behar dira.

Binilozko diskak eta eskuliburua kartoizko kaxa karratu batean gordeta daude. Estalki eraisgarria duen kutxa da, eta munduko hainbat eraikin ezagunen marrazkiak ditu hondo urdin baten gainean. Horiekin batera izenburua, edukia eta metodoaren azalpen labur bat agertzen dira. Eskuliburua Jon Oñatibia Audela idazle, musikari eta hizkuntzalariak idatzi zuen.

Metodoa dohaintza-emaileen aitak erosi zuen, alabek (50eko hamarkadan jaioak) etxean euskara ikas zezaten. Azaldu zutenez, bai aitona-amonek bai gurasoek euskaraz egiten zuten, baina Gerra Zibilaren ondoren bizitako esperientzia okerren ondorioz, ez zieten alabei irakatsi nahi izan.

Multimedia galeria