"1960tik orain arte egin ditudan grabatu guztiak Euskadiko paisaiak sailaren barruan daude. Definizio hori, agian, termino profesionalegia da, margolariena; paisaia erreala da, geografikoa, politikoa, soziala, giza paisaia, nazioaren egoera, zera nazionalaren arraroa; euskal gizarte osoaren paisaia betea da, are euskal kulturaren zenbait alderdirena ere. Argi dago grabatu-multzo mardul honetan ugariak direla errepresioa, zapaldutako masak eta erregimenaren indarkeria. Gure orduko egoera agerian uzten duten zeinuak dira; garai baten ezaugarri ia esklusiboak." (Agustín Ibarrola)
- Javier Viarren bilduma, Bilbo eta Getxo (Bizkaia), ?-2012;
- Javier Viarrek museoari dohaintzan emana 2012an.