1813ko abuztuaren 31n tropa britainiarrek eta portugaldarrek, Wellingtongo dukearen agindupean, Donostiaren aurka egindako erasoa irudikatzen duen estanpa. Momentu horretan armada frantziarrak kontrolatzen zuen hiria, Espainiako Independentzia Gerraren testuinguruan. Hiriaren arpilatze eta erretzearekin amaitu zen erasoa. Grabatua Thomas Graham Lynedocheko baroiari eskainita dago, setioa zuzendu zuen armada britainiarreko ofizialari, alegia.
Estanpa William Heathek marraztu, Thomas Sutherlandek grabatu eta James Jenkinsek argitaratu zuen. Jenkins 1810 eta 1820 artean egon zen jardunean, eta Martial achievements of Great Britain and her allies from 1799 to 1815 (Londres, 1815) lana argitaratu zuen. Estanpa hau, ordea, ez dago bertan jasota, baina bai izen bereko beste bat.
2013-2014. Bake-ituna. Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa. 2013/06/27-2014/01/06.