Parisen egon zen lehen urtean, Bizkaiko Muruetan girotutako obra hau margotu zuen Guineak. Gernikako itsasadarra eta mendi eta baserriz osatutako paisaia argitsua atzean direla, hainbat belaunalditako gizonak eta emakumeak artajorran ari dira gogotik. Atzean, bikote batek lurra sastrakaz garbitzen du, laiak erabilita. Formatu etzanak indartu egiten du eszenaren izaera lasaia, urdinetan, grisetan eta berdeetan intonatua, nekazari-lan gogorrek esfortzurik eskatuko ez balute bezala. Aurrealdean, adineko gizon batek eta zereal-landare batzuei eusten dien haur batek Lurraren eta hari lotutako balioen transmisioa adierazten dute, gurasoengandik seme-alabengana. (BBKateak)
1893. Anselmo Guinea. La salla del maíz. Bilbo, Espejería de Ángel Velasco. 1893/08-1893/08.
1907. Anselmo Guinea. Exposición conmemorativa. Bilbo, Sozietate Filarmonika. 1907/05-1907/06.
2022. Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea eta Benito Barruetaren hiru pinturaren dohaintza. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2022/01/25-2022/03/27.
2023-2024. BBKateak. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2023/10/11-2024/02/05.
Un artista y una exposición : en honor del malogrado pintor bizkaino D. Anselmo de Guinea , Euzkadi , n.º 25. enero-febrero 1914, p. 47.
Un artista y una exposición : en honor del malogrado pintor bizkaino D. Anselmo de Guinea , JEL . 16 de junio de 1911, pp. 332-334, il.
Marty de Cambiaire, Laurie. Drawings & paintings [Cat. exp.]. Paris, Marty de Cambiaire, 2024, pp. 102, 152 (con el título "The Corn Harvest", y « La récolte du maïs »).
"BBKateak: Guinea - Ameztoy [Euskera-Castellano-English-Français]" [Kontsulta: 2023]
- Bilduma partikularra, Madril, ?-?;
- Artearen salerosketa, Madril, ?-c. 1961;
- Aurreko horretan María del Carmen de Icaza Zabálburuk erosia;
- María del Carmen de Icaza Zabálbururen bilduma, Madril, c. 1961-2021;
- María del Carmen de Icaza Zabálburuk 2021ean museoari dohaintzan emana.