EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Begoñako Ama Birjinaren eliza

Guiard, Adolfo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/2185
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
19,3 x 25,5 cm
Data:
1875-1876
Describapena

Begoñako Ama Birjinaren elizaren alboko ikuspegia jasotzen duen akuarela; 1874. urtean Bilbok setioan jasandako karlisten bonbardaketen ondorioz izan zuen txikizio egoera ageri da irudian. Behe eskuineko angeluan sinatua dago.

Adolfo Guiard-ek (1860-1916) gaztaroan egin zuen lana da, 1870-1876 urteetan hain zuzen ere; Antonio Lecuonaren estudioan, Gurutze kaleko 7an Bilbon, lehen margo ikastaroak hartzen hasi zen garaikoa. Ikasten aritu zen urte haietatik -Paco Durriorekin, Anselmo Guinearekin eta Miguel de Unamunorekin batera ikasi zuen-, garaiko Bilboko eta inguruko hainbat pertsonaia tipikoen akuarelak heldu zaizkigu, tartean dugun akuarela ere garai horretakoa da. Akuarelak, garaian, nagusi ziren estiloaren, eraketaren eta ikuspegiaren ezaugarriak ditu; Parisen (1878-1886) egon zen urteetan aurkituko zuen eta gerora bere ezaugarriak izango ziren estiloaren aztarnarik gabe oraindik.

Gonzalez de Duranak Adolfo Guiarden lehenengo lan horietan, nolabaiteko orijinaltasunaren zantzuak ikusten ditu: eraikuntzen albo-ikuspegiak erakusten ditu etxaurreak baztertuz eta atxikitako eraikuntza txikiagoak aurkitzeko joera du, marraztutako eraikina bere osotasunean ikusten ez uzteko. Aipatutako ezaugarrietara ezin hobeto moldatzen da Guiardek akuarela honetan Begoñako eliza erretratatzeko erabili duen ikuskera angelua.

Eraskuketak

1987-1988. 1986.ko Eskuraketak / Adquisiciones 1986. . 1987/11/12-1988/01/10.

2002. Bildumak / Colecciones. . 2002/05/21-2002/08/04.

2003. Bilbao en las Revistas ilustradas. 1843-1900. . 2003/02/24-2003/05/05.

2025. El espíritu de Bizkaia. Bilbao, El Museo Diocesano de Arte Sacro de Bilbao. 2025/12/15-2025/05/05.

Erreferentzia bibliografikoak

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, p. 411

González de Durana, Javier. Adolfo Guiard. Estudio biográfico, análisis estético. Catalogación de su Obra. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao; Caja de Ahorros Vizcaina, 1984.