Prentsa birakariak, motor nagusi batek, hiru motor laguntzailek eta kontrol-koadro batek osatzen dute.
Errotatiba The Goss Printing Press enpresa estatubatuarrak egin zuen, sektoreko punta-puntako enpresak, eta Randolp Heartsen Chicagoko egunkari batean erabili zen lehenengo aldiz. Heartsek I. Mundu Gerran Ramon de la Sota ezagutu zuen, ontzi-enpresa baten jabea eta nazionalista nabarmena. Gerra horretan Britainiarrei eta estatubatuarrei laguntza eskaintzearren, eskerrak emateko, Heartsek errotatiba oparitu zion (1918an) eta honek Euzkadi egunkariari eman zion.
Gerra Zibilean CNTren propoganda inprimitu zuen eta Bilbo erori ondoren frankistek konfiskatu egin zuten.
1965ean Diario Hierrora pasa zen eta 1983ra arte funtzionatu zuen. 90 urtez etengabe jardun zuen.
Diario Hierro, 166 (Bilbao, Bizkaia)