Euskal tipoak. Baserriaren ondoan, neskak kobre leunduzko uztaiak dituen egurrezko suila darama buruan, iturritik ura garraiatzeko, eta mutilak sega darama sorbaldan. Bi lanabesek, suilak eta segak, emakumeen eta gizonen arteko lan banaketa adierazten dute baserrietako gizarte tradizionalean. Hala eta guztiz ere, banaketa hori ez zetorren bat zeregin horiek egiteko behar zen indar fisikoarekin; izan ere, urez betetako suilak 25 kilo baino gehiagoko pisua izan zezakeen, eta, garaiko deskribapenen arabera, "emakumeak, suila buru gainean orekan ondo eutsita, soina tente eta besoak zintzilik zituztela bueltatzen ziren iturritik".
2024-2025. Donostiaren Oroigarri. Galarza argazki bilduma. Donostia, San Telmo Museoa. 2024/10/26-2025/01/26.
BARRIO PANGUA, Paco. San Sebastián, en la tarjeta postal y en la "Belle Epoque" Donostia postalean eta "Belle Epoque" garaian. San Sebastián, Paco Barrio, 1994, p. 180, centro
Horcajo Calixto, Lola; Fernández Beobide, Juan José. Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma [erakusketako katalogoa]. Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa, 2024.