EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Mendeurrenaren monumentua Alderdi Eder lorategietan

González Galarza, Gregorio

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
F-006544
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Nitrato negatiboa
Neurriak:
9 x 14 cm
Kolore:
Zuri-beltza
Data:
1913-1914
Garaia:
XX. Mendearen bigarren hamarkada
Kreditua:
San Telmo Museoa
Describapena

Hiru emakume Bulebarrerantz doaz. Atzean Mendeurrenaren monumentua ageri da, eta atzerago, eskuinean, Continental hotela eta Kontxako pasealekuko hotelak.

1914tik aurrera eta Lehen Mundu Gerraren hasieran, Europa osoko jendea hasi zen Donostia bisitatzen, eta kontinenteko hiririk kosmopolitena bihurtu zen. Udako denboraldian, garai hartan uztailetik irailera irauten zuena, Espainiako Errege Familia eta Europako eta Espainiako aristokraziaren zati handi bat etortzen ziren, hondartzaz, kasinoaz eta hirian zeuen kafetegi ugariez gozatzera.

Irudian ikusten dugun monumentua Gasteizko Katedral Berriko talde eskultorikoa delakoak egin zuen, eta bertan agertzen ziren Maria Kristina Erregina, Zubietako sinatzaileak eta aurreko mendeko hiriko sutearen eszenak. 1913an eraikia, 1924an kendu zuten, eta hirian zehar sakabanatu ziren bere piezak.