Parisko erreginen karroza Donostiako 1909ko inauterietan. Urte hartako inauteriak apirilaren 12an ospatu ziren, Pazko eguneko bigarren egunean, kabalgata handi batekin. Ohorezko gonbidatua Eduardo VII.a Ingalaterrako erregea izan zuen; Donostiara festa hauetarako propio etorria, Askatasunaren Hiribideko Hotel du Palais-eko terrazatik ikusi zuen desfilea.
Argazkian, Parisko "Mi Careme erreginen" karroza nabarmentzen da. Aireplano batez koroatua zegoen, eta hegalak etengabe tolestu behar izan ziren ibilbidean zehar, tranbien kableekin kontakturik ez izateko.
XIX. mendearen amaieratik aurrera, Donostiako inauteriak lehen zuten izaera herrikoia galtzen hasi ziren. Harrezkero, berealdiko ikuskizun bihurtu ziren, kabalgata handi batekin, karroza ikusgarriekin, mozorro landuekin eta partaide ugariekin konpartsetan. Festa honek lagundu egiten zion Donostiari negualdian bere erakargarritasun turistikoari eusten.