Donostiako 1908ko inauterietako "Beste Mundu Batzuen Bisita" karroza. Gizon baten aurpegi handi bat du, betaurrekoak jantzita eta pipa erretzen. Pipan bufoiz mozorrotutako gazte bat dago. Jendea ikuskizunaz gozatzen ari da, baina batzuk, argazkilaria ikusita, kamerari begira jarri dira.
XIX. mendearen amaieratik aurrera, Donostiako inauteriak lehen zuten izaera herrikoia galtzen hasi ziren. Harrezkero, berealdiko ikuskizun bihurtu ziren, kabalgata handi batekin, karroza ikusgarriekin, mozorro landuekin eta partaide ugariekin konpartsetan. Festa honek lagundu egiten zion Donostiari negualdian bere erakargarritasun turistikoari eusten.