EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Autoerretratua

Fernández de Viana Sáenz de Ugarte, Lorenzo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0895
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Brontze galdatua
Neurriak:
41 x 25 x 21 cm
Data:
1920
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929) joera tradizionalaren barnean sar genezakeen beste eskultore garrantzitsua da. Viana prestakuntza egokia jaso ondoren eta bere dohain ukaezinei esker eskultore bihurtzea lortzen duen artisauaren adibide ezin hobea da.

Lantziegon jaio zen laborarien familia batean, eta bere lehenengo artisautza prestakuntza (ebanista) Logroñon jaso zuen. Bi une ezberdinetan joan zen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolara. Lehenengo unean (1883-1884ko ikasturtea) lanbidearen hastapenak jaso zituen, eta gero ebanista lan egin zuen garai hartan Arabako hiriburuan zegoen altzarigintza garrantzitsuan. Bigarren unean (1893-94 eta 1894-95eko ikasturteak) eskulturarako bideratuago dago, eta izan ere, 1898ko urtarrilean Madrilera joan zen, Aniceto Marinas Segoviako eskultorearen estudiora, Gasteizko Udalaren pentsioa lortu ondoren.

Horiek prestakuntza urteak zein lan urteak izan ziren Vianarentzat, ondoko obra garrantzitsuak egin zituela: Estibalizko Ama Birjinaren zaharberrikuntza (1897), Felipe Dugiolsen monumentua Tolosan(1901), Ramón Fernández de Piérola apezpikuaren bustoa (1904) edo Zulueta lanbideagatik sentitzen zuen harrotasuna ikusarazten diguertan hil zen 1929an.

Autoerretratua lana 1920koa da. Horretan artista agertzen da: nagusia da, baina bere betiko bizarra eta bibotea daramatza. Burua pixka bat bihurtuta dago, mugimendu sentsazioa emanda. Bestalde, aurpegiak nolabaiteko bakartzea edo kontzentratzea agertzen du, kopeta eta bekainen lerroa oso markatuta daudela. Vianak brusa darama jantzirik, eta horretatik goiko aldea baino ez da antzematen. Beraz, laneko arropa zeraman, eta horrek bere lanbideagatik sentitzen zuen harrotasuna ikusarazten digu.

Eraskuketak

1994-1995. Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III. , Sala Amárica. 1994/12/22-1995/02/26.

2000. Vitoria nola Gasteiz. , Escaparates del centro de Vitoria-Gasteiz. 2000/06/24-2000/06/25.

2013-2014. Artisten erretratuak eta autorretratuak Arabako Arte Ederren Museoan. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2013/11/14-2014/03/30.

2016. Gasteizko kaleak. Pintores y escultores en la ciudad. , Sala Fundación Caja Vital Kutxa. 2016/04/08-2016/06/05.

Erreferentzia bibliografikoak

BEGOÑA, Ana de; BERIAIN, Mª Jesús; MARTÍNEZ DE SALINAS, Felicitas. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, p. 273

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1994, p. 215, il. col. p. 122

ARTUNDO, Natxo. Espejos de pintura , El Correo . 14/11/2013, il. col. p. 56

Lorenzo Fernández de Viana , Berberana , 213. Diciembre 2014, il. col. portada

ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. El sfumato. El escultor Viana no fue profeta en su tierra , El Correo . 29/08/2021, p. 47

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2021, il. col. p. 113, il. col. contraportada

ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. El sfumato. El escultor Fernández de Viana en su contexto , El Correo . 06/01/2022, p. 40

Lotutako erreferentzien zerrenda

"Vitoria Nola Gasteiz. El centro de la ciudad se convierte en un museo al aire libre", Gaceta Municipal. Udal Kazeta. Vitoria-Gasteiz , 149. 24/06/2000. 3-4.

Interneteko baliabideak

"Al rescate de Fernández de Viana, el escultor olvidado [Prensa]" [Kontsulta: 15/10/2021]

"El Bellas Artes de Álava reivindica a Lorenzo Fernández de Viana [prensa]" [Kontsulta: 15/10/2021]

"Las esculturas de Lorenzo Fernández de Viana se exponen en el Bellas Artes" [Kontsulta: 15/10/2021]

"Fernández de Viana y Ugarte, Lorenzo [Biografía Auñamendi]" [Kontsulta: 18/10/2021]

"Lorenzo Fernández de Viana Sáenz de Ugarte [Biografía RAH]" [Kontsulta: 18/10/2021]

Dokumentuak

Multimedia galeria