Pezeta baten balioa duen billetea, Espainiako Bankuak jaulkitakoa, Madrilen, 1953ko uztailaren 22an. Serie S, 1416843 zenbakia. Gris eta gaztaina koloreetan inprimatuta, gainaldean, Marques de Santa Cruzaren soina du, eta, azpialdean, galera bateko irudia. 516.000.000 billete egin ziren balio horrekin. Serierik gabeko billeteak izan ziren, "A" eta "Z" serieen artekoak, "O" letra izan ezik, aurrean "1" zutela errepikatuta eta, gainera, "2A". Martxan egon ziren 1954ko apirilaren 9tik aurrera ("1G" arte baino ez ziren jarri zirkulazioan). 1971ko abenduaren 17an kaleratutako aginduaren bidez denak kendu ziren. Pezeta 1eko eta 5eko billeteen jaulkipen hauek metalezko txanponik ez zegoelako egin ziren, 36ko gerraren garaian areagotua eta gero jarraitu zuena Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Hori izan zen egoera 1954-55 arte, orduan Bankuak pezeta 1eko txanpon-kopuru nahikoa baitzuen zeuden eskaerei erantzuteko. Gauza berbera gertatu zen gero, 1959an, 5 pezetako txanponari zegokionez.