EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Catálogo del damasquinador F. Agustín Larrañaga

F. Agustin Larrañaga

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/5617
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
1. 23,5 x 18 cm 2. 22,6 x 17 cm
Describapena

Altzairu damaskinatuan egindako apaingarri pertsonalen irudi fotografikoak, F. Agustin Larrañaga eibartar damaskinatzailearen ekoizpen katalogoa editatzeko oinarriak. Zazpi orri grapa bidez josita daude. Bakoitzean objektu desberdinak daude (eskumuturrekoak, mahuka-bikiak, ile euskarriak...), eta erreferentziazko zenbakia eta eskulangilearen zigilua dituzte. Orri bat solte dago. Bertan, belarri mota desberdinak daude, denek beren erreferentzia zenbakia dute, eta eskulangilearen tintazko zigilua dago atzealdean. Agustin Larrañaga (Eibar 1869-1960) eskulangile damaskinatzailea izan zen, 18 urterekin ekin ziona bere lanbide jardunari, Eibarko Geltoki kalean kokatuta, laneko eta ekoizpeneko eredu izatera iritsi zen lantegi batean. Besteak beste, Florentino Azkarraga, Txomin Martinez eta Lucas Alberdi ezagunen maisua izan zen. Parisen sukurtsal bat zabaldu zuen ("euskal kontsulatua" esaten zioten), eta hartara eraman zuen artista gisa zuen eskarmentu guztia eta denboraldi luzeak igaro zituen bertan. Biarritzen, Lapurdin, eta Bilbon (Victor kalearen 6a) ere saltokiak ireki zituen. Iñaki Bilbao Ascargorta damaskinatzaileak Bilbon zuen lantegikoak dira argarzkiak. Iñaki Bilbao 1933an jaio zen, eta Daniel Bilbaoren (Axpe-Martzaakoa zen) eta Narcisa Ascargorta Igartuaren semea zen. Narcisa damaskinatzaileen arreba zen, eta Iñakik haiekin ikasi zuen lanbidea. Damaskinatzaile lanetan aritu zen 1949 eta 1997 artean. Azken urte horretan hartu zuen erretiroa, eta Museoari eman zizkion bere tresnak eta ekoizpeneko elementu batzuk. Las fotograías proceden del taller del damasquinador Iñaki Bilbao Ascargorta, en Bilbao. Iñaki Bilbao nació en 1933, hijo de Daniel Bilbao, natural de Axpe-Marzana, y Narcisa Ascargorta Igartua, hermana de damasquinadores, con quienes Iñaki aprendió el oficio. Ejerció como damasquinador desde 1949 hasta el año 1997, en que se jubiló, donando al Museo sus herramientas y algunos elementos de su producción.

Multimedia galeria