EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Vista del puerto de Pasages. Se hallará de Venta en casa de D. Ynstander en San Sebastian

Echaniz, G.Adrien (Rue Richen 7, París)c. 1850

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
P-002391
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Litografia paperean
Neurriak:
45 x 61 cm
Data:
c. 1850
Garaia:
XIX. Mendearen seigarren hamarkada
Kreditua:
San Telmo Museoa
Describapena

Pasaiako portua Pasai Antxoko eremutik ikusita. San Pedro eta San Juan herriak agertzen dira. Echanizek egin zuen, Odelliren marrazki baten gainean Villeneuvek 1830 inguruan egindako beste litografia batetik abiatuta. Echanizek handitu eta xehetasunen bat gehitu zuen, hala nola Santa Isabel gotorlekuaren gaineko kanpamentu militarra, Lord John Hayek zuzendutako Britainiar Legioarena izan daitekeena. Horrek adierazten digu kopia hau 1835 inguruan egin zela.

Balio dokumental handiko beste elementu bat Achia Dorrea edo "Torrea" dugu. 1513 inguruan eraiki zuen Donostiak portua babestu eta kudeatzeko. Osorik agertzen da, bere plataforma eta teilatuaz inguraturik; beraz, 1835 baino lehenagokoa izan behar du, karlistek urte horretan bertan erre baitzuten eraikina. Gainera, bertatik etxe-ilara zabaltzen da San Pedro parrokia-elizaraino (1774). San Juan aldean eliza (XVII. mendearen erdialdea) eta Santa Ana ermita agertzen dira, eta ia ez da ikusten Bonantzako Kristoren basilika (XVIII. mendearen erdialdea).

Lehen planoan agertzen den eszena aldatuta dago, jatorrizko grabatuarekin alderatuta, Echanizek hainbat pertsonaia kendu eta beste batzuk gehitzen baititu. Estanparen handitzeetan, San Juan aldetik Bordalaberda ingurua eta Errege Ontziolak (?) ikusten dira; eta San Pedron, gaur egun Arrandegia dagoen tokian, baserri bat bi palmondorekin, ziurrenik itsasgizonen batek ekarritakoak.

Marko beltz batez inguraturik dago, eta bertan honakoa irakur daiteke: "Se hallara de Venta en casa de D. Ynstander en S. Sebastian". Grabatua Donostiako Ynstander jaunaren dendan salduko zen.