EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Ruinas del Castillo de Butron"

Delmas, Juan E.

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/2153-2
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Litografia
Neurriak:
32 x 24,5 cm. , 45 x 33 cm.-ko orrian
Data:
1860-1875
Describapena

Litografia honek Butroeko gazteluaren antzinako irudia jasotzen du; gaur egun, leku berean eta izen horrekin dagoen erakinaren oso bestelako irudia.

Juan Eustaquio Delmas-en lana, 1860- 1875 urteen inguruan egindakoa da, eta eraikuntza baten aurriak erakusten ditu. Bere "Guía Histórico-Descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya en 1864" lanean dioen bezala, menderaezineko gaztelu sendoa da, hamahiru oineko hormetakoa eta harresiak (ertz bakoitzean kubo batekin) eta erdian dorrea duena.

Gaztelua, erdi aroan Bizkaiko gotorlekurik eta dorretxerik garrantzitsuenetarikoa, Bizkaiko Oinaztarren buruzagiak ziren Mujica- Butroendarren etxebizitzarako egin zen; gazteluaren inguruan osagarriak ziren eraikuntzak zeuden (burdinola, errota, baseliza, baserriak...), modu honetan jabetzak zituen behar guztiak betetzen zituen.

Irudia egin zen garaian, Butroeko gaztelua Narciso de Salabert y Pinedo (Torrecillako markesa) jaunarena zen, honek 1879an Cubasko markesari agindu zion, Alemaniako gotizista moldean, gaur egunean ezagutzen dugun eraikina egin zezan. Egun, hasiera bateko gotorlekuaren hastapenetako solairua besterik ez da gordetzen.

Litografiaren egileari dagokionez -XIX. mendeko bigarren zatiak izan zuen euskal kulturaren sustatzailetarikoa-, oso ezagunak dira egin zituen argitaratzaile, editore eta litografo lanak; eta era berean ere genero historikoan eta bidaia-literaturan Bilborekin, Bizkaiarekin eta Euskal Herriarekin lotutako bidaietako literaturari buruzko gaiez egindako argitalpenak.

Eraskuketak

1989-1990. Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a traves de una familia de impresores /Bizkaia XIX. mendean imprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. . 1989/11/16-1990/02/04.

Erreferentzia bibliografikoak

Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores = Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 1989.

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, p. 412

Calleja, Seve. El impresor Juan E. Delmas. Un sueño incendiado. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2011.