Paper gainean erreproduzitutako irudia. Bizkaiko Berriatua udalerriko Magdalena auzoan dagoen Aranzibia dorrearen ikuspegi bat erreproduzitzen du.
Irudikatutako eraikina Aranzibia dorrea da. 1370 aldera eraikiarazi zuen Pedro Ortiz de Arancibiak, 1443an suntsitu zuten eta berriro eraiki 1500 inguruan. XVII. mendearen hasieran, dorreko jaun-andreek Peñafloridako konde-kondesen titulua jaso zutenean, aldaketa batzuk egin zituzten patio txikian, solairu bat gehiago egin zen eta gorputz bat gehitu zen hego-ekialdean. Dorretxe hau aranzibiatarren boterearen eta gerrazaletasunaren sinboloa izan zen. Beren boterea Ondarroara zabaldu zuten. Toki horretan dute jatorria Kanarietako eta Ameriketako Arencibia/Arancibia familiek.
1989-1990. Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores / Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1989/11/16-1990/02/04.
2002. Etxea. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2002/03/25-2002/06/15.
Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores = Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 1989.
Calleja, Seve. El impresor Juan E. Delmas. Un sueño incendiado. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2011.