1847ko urtarrilaren 15ean jaulkitako agiria edo zertifikatua, Maria Teresa Ibarzabal "Confraternidad de la Purísima Concepción y San Luis de Gonzaga" izenekoan onartu izana egiaztatzeko, Bilboko Santiago basilikan izendatua, Mariaren Bihotz Santu eta Orbangabearen ohorez, bekatariak onbihurtzeko. Santu tituludunen irudiek laukiztatuta, testua du inprimatuta eta bertan azaltzen da anaitasunaren helburua eta funtzionamendua. Izenaren eta dataren datuak eskuz idatzita daude, eta osatzeko Juan Jose Soloaga anaitasunaren zuzendariaren sinadura dago, eskuz egindakoa. Bilboko Imprenta y Litografía de Delmas e Hijo etxean inprimatuta dago.