EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Hutsaren inguruan I

Chillida, Eduardo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
82/236
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Altzairua
Neurriak:
31,5 x 46,5 x 36 cm
Data:
1964
Kreditua:
1981ean eskuratua
Describapena

Arkitektura ikasketak utzi zituen, eta heziketa artistikoari ekin zion. 1948an Parisera joan zen bizitzera, non Picasso edo Brancusiren lanak ezagutu zituen, eta Palazuelo lagun egin zuen. Louvreko arte grekoak erakarrita, lehen eskulturetan figurazioa zeharkatu zuen arren, ase ezinik, jaioterrira itzultzeko beharrean sentitu zen. Bertan, burdina eta zura lantzen hasi zen, harria, alabastroa, hormigoia, terrakota eta altzairua erantsiz, eta bere unibertso estetiko pertsonala garatu zuen, protagonista nagusitzat aurkarien topaketa mistikoa izango zuena: hutsunea eta bolumena, argia eta itzala. 50eko hamarkadaz geroztik, nazioartean ospe handiena izan duen euskal artistetako bat izan zen, eta sari ugari jaso zituen, hala nola Veneziako Bienalekoa (1958), Carnegie (1965), Rembrandt (1975), Asturiasko Printzea (1987) edo Japoniako Inperiala (1991).

Picasso, Julio González eta Pablo Gargallok abiatutako burdinazko eskulturagintzaren jarraitzaile izan zen Chillida, eta XX. mendearen bigarren erdiko eskultore nagusietakoa da. Gai unibertsalak landu zituen, hala nola existentzia eta naturaren funtzionamendua arautzen dituzten legeei buruzko ikerketa. Interes bizia erakutsi zuen, halaber, beste diziplina artistiko batzuetarako, hala nola marrazkirako eta grabaturako, eta bereziki sentibera izan zen material eta teknika bakoitzak eskaintzen dituzten balio plastikoekiko. Martin Heidegger eta Emil Cioran filosofoekiko eta Jorge Guillén poetarekiko lankidetzaren emaitza gisa, aipatzekoa da paper gainean osatu zuen obraren izaera esentzialista; obra horien bereizgarri dira kaligrafia informalista, hau da, marra bizkor eta jarraituak, eta "geometria zehaztugabeko" forma trinkoagoak, zeinak hurbiltzen baitute espazialismora. (BBKateak)

Eraskuketak

1993. Eduardo Chillida. Eine retrospektive. Frankfurt, Alemania, Frankfurt Schirn Kunthalle. 1993/06/19-1993/09/05.

1995. Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan. Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea. 1995/07/07-1995/09/07.

1995. Chillida, Balerdi, Larrea. Lisboa, Fundação Calouste Gulbenkian, Centro de Arte Moderna José de Azeredo Perdigão. 1995/10/19-1995/12/31.

1997-1998. Experiment en ruimte. 4 spaanse beeldhouwers, Picasso, González, Miró en Chillida. , Kröller-Müller Museum. 1997/11/15-1998/01/18.

1999. De Picasso a Bacon. Arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. , Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vincente. 1999/01/20-1999/04/20.

2001. Bilduma baten historia. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2001/03/07-2001/08/19.

2001. Chillida. Paris, Jeu de Paume. 2001/06/19-2001/09/16.

2003-2004. Chillida. Bartzelona, Fundació Joan Miró. 2003/11/20-2004/01/25.

2004-2005. La poética de Cuenca. 40 años después (1964-2004). Madril, Centro Cultural de la Villa. 2004/11/25-2005/01/16.

2011. Eduardo Chillida. Saint-Paul-de-Vence, Francia, Fondation Marguerite et Aimé Maeght. 2011/06/26-2011/11/13.

2016. 1966 Gaur Konstelazioak 2016. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2016/01/26-2016/04/25.

2017. Obra Gonbidatua. , Arte Ederren Asturiasko Museoa. 2017/03/07-2017/06/04.

2018. 110 Urte 110 Artelan. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2018/05/09-2018/09/17.

2018-2021. ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2018/10/06-2021/10/17.

2021-2022. Ibilbideak. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2021/10/27-2022/06/14.

2022. BBKateak. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2022/06/17-2022/10/03.

2024. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970. Donostia, San Telmo Museoa. 2024/06/07-2024/09/29.

Erreferentzia bibliografikoak

Selz, Peter ; Sweeney, James Johnson. Chillida. New York, Harry N. Abrams ; J. M. Tasende, 1986, pp. 30, 33, 115, 190, 199, fig. 28.

Eduardo Chillida : eine retrospektive [Cat. exp.]. Frankfurt, Schirm Kunshalle, 1993, p. 199, n.º cat. 22.

Chillida, Balerdi, Larrea [Cat. exp.]. Lisboa, Fundação Calouste Gulbenkian, Centro de Arte Moderna José de Azeredo Perdigão, 1995, pp. 11, 32.

Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzkoa ; Koldo Mitxelena Kulturunea, 1995, p. 261.

Experiment en ruimte : 4 spaanse beeldhouwers, Picasso, González, Miró en Chillida [Cat. exp.]. Otterlo, Köller-Müller Museum, 1997, pp. 174-175.

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999, pp. 124-125.

Chillida [Cat. exp.]. Paris, Galeri nationale du jeu de Paume, 2001, p. 96.

Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006, pp. 188-189.

Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006, pp. 188-189.

Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006, pp. 188-189.

Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008, pp. 130-132.

Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008, pp. 130-131.

Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011, pp. 188-189, n.º cat. 134b.

Eduardo Chillida [Cat. exp.]. Saint-Paul de Vence, Fondation Maeght, 2011, pp. 94, 206, sin n.º cat.

Jaio, Miren. Estanpa bilduma = Colección de estampas = A Collection of Prints. Donostia-San Sebastián, Etxepare Euskal Institutua, 2012, pp. 36, 78.

Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012, pp. 188-189, n.º cat. 134b.

Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012, pp. 129-130, n.º cat. 71b.

Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013, pp. 129-130, il.

Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014, pp. 188-189.

Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014, pp. 188-189.

Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, p. 333.

110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, pp. 272-275, sin n.º cat.

110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, pp. 272-275, sin n.º cat.

110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, pp. 272-275, sin n.º cat.

110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, pp. 272-275, sin n.º cat.

Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, pp. 128, 137, n.º cat. 60.

Weibel, Peter. Negative Space : Trajectories of Sculpture in the 20th and 21st Centuries. London, The MIT Press, 2021, p. 637, il.

Elkarrizketa bat : Chillida eta arteak, 1950-1970 = Una conversación : Chillida y las artes, 1950-1970 [Cat. exp.]. San Sebastián, San Telmo Museoa, 2024, pp. 142, 151-152, [174-175], 328,-329, 369, il. 4.11.

Interneteko baliabideak

"BBKateak: Durero - Chillida [Euskera-Castellano-English-Français]" [Kontsulta: 2022]

Jatorria

- Galería Maeght, Bartzelona, ?-1981;

- Museoak Galería Maeghti erosia 1981ean.

Multimedia galeria

Bistak.

Bistak erakusketan.