EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

San Tomaseko azoka-erakusketa

Caja de Ahorros Vizcaína - 1947

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/5070
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
A= 43,5 cm; An= 55 cm
Data:
1947
Describapena

Ohorezko diploma berezia, lehiaketatik kanpokoa, Santa Ana de Bolueta lantegiari emandakoa. Hain zuzen, Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako eta 1947ko abenduaren 21ean Bilbon egindako San Tomaseko azoka-erakusketan aurkeztu zituen landako produktuak askotarikoak eta kalitate bikainekoak izateagatik jaso zuen diploma hori. Azoka horretan, 30 erakuslek parte hartu zuten. Koloreetan inprimatutako diploma da, fruten ingurukia eta beheko eta erdiko aldean Bizkaiko Aldundiaren armarria dituena. Sariari dagozkion datuak eta data eskuz idatzita daude. Santa Ana de Bolueta Bizkaiko industrializazioaren hasierako enpresa enblematikoenetako bat da. 1841ean sortu zuten, eta burdinolatik burdingintza modernora igarotzea ekarri zuen. Mota bateko burdinerian eta iltzeetan espezializatu zen, eta XIX. mendearen azken hamarkadetan burdin urtuko lanen bidez ordeztu zituen pixkana (zutabeak, balustradak, gurpilak, figurak, burdin sareak, seinaleak, farolak, bankuak, hodiak). Industriarako instalazioez gain, etxebizitzak zituen langileentzat, kooperatiba, ermita. 36ko gerraren ondoren, etxebizitza sozial berriak eraikitzeari ekin zion, mediku-farmaziako laguntzarako elkarte bat, ekonomatoa, haurtzaindegia, eta nekazaritza eta abeltzaintzako etxalde bat, gerraondoko elikagai horniduraren zailtasunak arintzeko. Sozietatearen lursail batzuk ustiatu zituzten eta 1960ko hamarkada arte aritu ziren horretan.

Interneteko baliabideak

"Historia de Santa Ana de Bolueta"

Multimedia galeria