Bilboko kontsulatuaren gondola edo falua margotuta duen olio-pintura. Marraztutako ontzia erakunde izaerakoa zen eta agintariek (Priore eta kontsulak) ibaitik egiten zituzten eskumeneko bidaiatan eta hiriko erlijio- eta festaospakizunetan erabiltzen zuten. Paliodun kamareta eta agintariak esertzeko kortinon gorriaz gain kaskoa margoz eta urrezko erliebez apaindua du, eta arraunlariak gidatua erdiko eraikuntza baten atzealdetik (San Bizente eliza?) Abandoko elizatea litzatekeen ibaiko inguru batetik doa falua. Txopa aldean aireraturiko banderak, kontsulatuaren ikurra den San Andresen gurutzea du, eta azpialdeko kartela handiak ontzia ezagutarazteko balio dute eta hurrengo hau:
"RETRATO DE LA GONDOLA, QUE MANDO FABRICAR LA CASA DE / LA CONTRATAZION DESTA NOBLE VILLA DE VILVAO ANTES QUE / SE HIZIESE SU CASA CONSISTORIAL EN LA QUAL SOLIAN SALIR LOS QUE / HERAN DE AMBAS COMUNIDADES ALAS FIESTAS E NOVILLOS Y OTrAS COSAS / QUE SE HAZIAN POREL OTABARIO DEL CORPUS".
Idazkiak emandako informazioari esker marraztutako faluaren (bere historian zehar kontsulatuak izango zituenetako bat) data gutxi gorabehera zehaztu ahal izan zen, 1676. urtean egiten hasi baitzen hiriko udaletxea. Aipatutako data baino lehenagokoa izanik falua, eta Madrilera bidean Herbeheretako enbaxadore bereziak Bilbora eginzuen bidaia dela-eta Teofilo Guiard-ek 16711n falua baten eraikuntza jasoa zuenez, zentsuzkoa dirudi margoan dagoen falua Guiardek aipatutakoa dela pentsatzea. Halaber, 1684an kontsulatuan egindako ondasunen eta bitxien zerrendak aurreko baieztapena indartzeko balio du, zerrenda horretan 1681ean baztertutako faluaren hainbat elementu agertzen dira: olio-pinturakoekin antz handia duten margotutako eta urre koloreko Etxearen armarria; urre-koloreko toldoaren zutoinak eta egitura, damasko karmesiko txintxilikariak eta zenefak.
Margoaren datari eta egileari dagokionez dokumentatutako informazio gutxi eman daiteke. Bustrin egilea dela dioen ustea antzinakoa da eta Domingo Guzmanek "El Consulado de Bilbao" lanean dakar, Temas Vizcainos bilduman Bizkaiko Aurrezki Kutxak, Bilbon, 1979an argitaratua. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetan hainbat artistaren Bustrin abizenak nahasmenduak sortarazten dizkigu. Francisco Bustrin, Nicolas Bustrin eta Miguel Gregorio de Bustrin garaiko iturrietan aipatzen dira nolabait, eta denak Bilboko kontsulatuarekin harremanak izan zituzten. Javier Viar-en esanetan "Bilbo gaitzat duen eta ezagutzen den lehen olio-pintura izango litzateke, eta baita bertako artista batek egindako Bilboren lehenengo argazkia".
2000-2001. Bilbao. Portua eta azoka / Bilbao. Puerto y mercado. . 2000/11/28-2001/01/31.
2011-2012. Bilboko Kontsulatua. La Universidad y Casa de Contratación de Bilbao. El Consulado de Bilbao. . 2011/12/15-2012/02/28.
Delmas, Niocolas. Inventario de los libros, muebles, ropa, alhajas, efectos y enseres pertenecientes a la Junta de Comercio de Bilbao. Bilbao, Imp. N. Delmas, 1840.
Beascoechea Madina, Jose Mª. Bilbao en el espejo. La Bilbao mas antigua. 1300-1700. Bilbao, Imprenta Grafiner, 1998, pg. 68.
Guiard Larrauri, Teófilo. Historia del Consulado y Casa de Contratación de Bilbao y del comercio de la Villa . Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, pp 551 y ss
Guzmán, Domingo. El Consulado de Bilbao. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaina, 1979.
Viar, Javier. Bilbao en el Arte. Volumen I: del siglo XVI a 1875. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000, p. 27
Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pg. 406-407.
Bañales, Goio. In insula maris : 1041-1887 : Enkarterriko ontzi mundua : Portugalete eta Somorrostroko Harana = El mundo naval de las encartaciones : Portugalete y el Valle de Somorrostro . Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusiak = Juntas Generales de Bizkaia, 2014, p. 286