EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Egutegia

Bilbaoko Euzko Gastedija - Juventud Vasca de Bilbao - 1937

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/4158-2
Objektua:
Neurriak:
19,6 x 14,6 cm
Data:
1937
Describapena

1937. urterako egutegia, horman zintzilikatzeko. Bilbaoko Euzko Gaztedijak editatu zuen, bizkaieraz eta gaztelaniaz. Aurreko azala eta kartoi zurrunezko atzeko euskarria falta zaizkio. Hilez hileko orriak ditu, eta orri horiek goiko aldean argazkiak dituzte eta behekoan egutegia. Atzealdean, eguneroko santutegia dago, euskaraz, eta oinean euskal historian nabarmenak diren egunen azalpena. Egun nabarmen horiek ikurrina baten bidez adierazten dira gainaldean. Irudi guztiak berdera biratuta daude eta, atzealdean, izenburua eta Euzko Gaztedijaren ikurra dute. Orrialde bakoitzaren goiko aldea eta behekoa puntudunak dira, nahi izanez gero, ebakitzeko. Ez da osorik iritsi Museora: urtarrileko orria falta da. Erreproduzitutako irudien izenburuak hauek dira: Gorozika, Larrabetzua, Balmaseda, Muñatones, Jemein, Abadiano, Nabarnitz, Laukinitz, Yurreta, Gaminitz, Sendi Euzkotarra.

Erreferentzia bibliografikoak

Ruiz Descamps, Nicolas. Las organizaciones juveniles del Nacionalismo Vasco. Política, cultura y ocio (1893-1923). Bilbao, UPV, 2011.

Multimedia galeria