Zetazko tafeta gorriz egindako globo erako soinekoa
Gaueko soinekoa zetazko tafeta gorriz egindako globo erakoa, beheko aldean farfailaz errematatua eta moko eskotea duena. Gorputz estua du, sorbaldan biltzen dena, eta V-formako eskotea. Hiru gorputzeko buloidun gona, barrenean, brodatutako parpaila gorrizko zinta batez errematatua. Gaueko soineko hau barne egitura baten gainean eraikita dago, zeina baita XIX. mendearen amaierako krinolinen antzekoa; horren gainean josi dira hiru gorputz buloidunak, altuera desberdinetan. Barren asimetrikoa du. Sorbaldan bilduta eta V-formako eskotearen bidez, haren kontzeptu minimalista nabarmentzen du, moulage bidez bolumen simple eta hanpatuak sortzeko.
2018-2019. CRISTOBAL BALENCIAGA. MODA ETA ONDAREA. Elkarrizketak. Getaria, Cristóbal Balenciaga Museoa. 2018/04/24-2019/01/27.
2019. BALENCIAGA y LA PINTURA ESPAÑOLA. Madril. 2019/06/18-2019/09/22.
2024-2025. IZAERA. BALENCIAGA. Getaria, Cristóbal Balenciaga Museoa. 2024/03/01-2025/01/12.
Cristóbal Balenciaga Museoa. CRISTÓBAL BALENCIAGA.MODA ETA ONDAREA. Elkarrizketak. Getaria , 2018. 46.
Martínez de la Pera, Eloy; Gutiérrez, Juan; de Diego, Estrella; Golbin, Pamela. BALENCIAGA Y LA PINTURA ESPAÑOLA. Madrid, Museo Nacional Thyssen-Bornemisza, 2019. 276.
Igor Uria . BALENCIAGA IZAERA. Getaria, Cristóbal Balenciaga Museoa, 2024. 72.
"LEGATUA PARTEKATUZ" [Kontsulta: 2021]