Irudi litografiko koloreztatua, oinean izenburu hau duena: "A Mondragon, Route de Burgos". Burgoserako bidearen ikuspegi bat erreproduzitzen du, Arrasatetik igarotzean (Gipuzkoa), osteen mugimendu batekin. Euskadin Independentzia Gerrak izan zuen garapenarekin lotuta dago. Irudi hau Bacler d¿Albe jeneralaren "Souvenirs Pittoresques, contenant la Campagne d'Espagne" lanekoa da, Parisen argitara emandakoa 1824an. Lana bi zatitan kaleratu zen, lehena Suitzari eskainia, 1818an, eta bigarrena Espainiari eskainia. Bigarrena 102 irudi orrik eratu zuten, 17 faszikulutan kaleratuta. Denek gerrako eszenak, ikuspegiak... erakusten dituzte, Independentzia Gerraren garaikoak. Irudiak Bacler d¿Albe jeneralak marraztu zituen. Lanbidez margolaria zen eta Napoleonen agindupean aritu zen, geografiako aditu moduan. Independentzia Gerraren ondoren, Gerrako Biltegiaren zuzendaria izan zen.