EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Bikotea

Aguirre López, José

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
P-002323
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Akuafortea eta urtinta paperean
Neurriak:
12 x 8,5 cm (orbana) // 17,3 x 10,2 cm (papera)
Data:
c. 1910
Garaia:
XX. Mendearen lehen laurdena
Kreditua:
San Telmo Museoa
Describapena

Bikote bat irudikatzen duen grabatua. Bizkarretik helduta daude, atzean mendiak daudela.

José Aguirre López etnografoaren lana da. San Telmo Museoko zuzendaria izan zen 1919 eta 1936 artean, baita Eusko Ikaskuntzako kide ere. Etnografo gisa, kultura herrikoia katalogatzen aritu zen, bereziki artzaintza, baina idazle bezala ere nabarmendu zen: Anuario de Eusko Folklore edo Euskalerriaren Alde bezalako aldizkarietan kolaboratu zuen, eta 1922 eta 1927 bitartean Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian (RIEV) euskal etnografia katalogo ilustratu bat argitaratu zuen, euskarazko terminologiarekin. Margolari ere izan zen, Euskal Artisten Elkartean parte hartuz. 1911n Bilbon sortutako taldea izan zen, Gerra Zibila aurreko euskal artista garrantzitsuenak biltzen zituena. Haren helburua artea sustatu, erakusketak antolatu eta artistei beren lana garatu ahal izateko baliabideak ematea zen.

Eraskuketak

2017-2018. 12 1: Arte Ederretako Udal Bekak (1893-1936). Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa. 2017/10/26-2018/02/04.

Erreferentzia bibliografikoak

Lertxundi Galiana, Mikel. 12+1 Arte Ederretako udal bekak (1893-1936) [erakusketaren katalogoa]. Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa, 2017.